Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Sindikatuek langileen alde borrokatzeko gai izan behar dute, horretarako lege makurrak urratu behar badituzte ere

Sindikatuek langileen alde borrokatzeko gai izan behar dute, horretarako lege makurrak urratu behar badituzte ere

2016/04/29
Herritarrei berezko eskubideak zor zaizkie, eta hauek batzutan urratu egiten dituzte demokratikoki hautatutako legegileek. Langile jendearen elkartzeko eta antolatzeko eskubidea da horietako bat. Britainia Handiko Unite sindikatuak bere arautegitik esaldi bat ezabatu du: “legezkoa izan litekeen bitartean”. Aldaketa txikia dirudi, baina ez da hain gauza erraza.

Len McCluskeyLen McCluskey, Unite sindikatuko Idazkari Nagusia (artikulua The Guardian egunkarian argitaratu zen 2015eko martxoaren 19an)

Unite sindikatuaren arautegiak abokatu laboralistei buruko minak ematen dizkien liburukote itxura du. Joan den astean gure zuzendaritzak, Uniteko exekutiboak, aho batez laburtzea erabaki zuen. Halaber, gomendatu zuen gure arauetatik sei hitz ezabatzea, zeinek gure sindikatuaren ekintzak gidatu izan dituzten: “so far as may be lawful” (“legezkoa izan litekeen bitartean”). Aldaketa txikia dirudi, baina ez da hain gauza erraza.

Gure exekutiboak hitz horiek ezabatu nahi ditu, ez anarkistak garelako; arrazoia da gure buruari galdera bat egin nahi diogula: oraindik ere hitza eman al dezakegu edozein inguruabarretan legearen baitan jokatuko dugula, dagoenetan?

Baina hori okerreko ondorioa litzateke: uharte hauetako sindikaturik handienaren estatutuetan proposatu den aldaketak adierazten du gure demokrazia nazionalean zein puntu negargarritara iritsi garen.

Gure exekutiboak hitz horiek ezabatu nahi ditu, ez anarkistak garelako edota bapatean banku bat atrakatzea bururatu zaigulako; arrazoia da gure buruari galdera bat egin nahi diogula: oraindik ere hitza eman al dezakegu edozein inguruabarretan legearen baitan jokatuko dugula, dagoenetan? Badakit hau oso galdera potoloa dela, areago juristaz betetako areto batean, bart arratsean egin nuen bezala, Law Society-ri emandako hitzaldi batean.

Nabarmendu behar dut Unitek legearen baitan are eraginkorrago jarduteko borondateari eusten diola, lege hori interes orokorraren aurkakoa izan eta herritarrei zerbitzu txarra egiten badie ere. Greba eskubidea murrizten duen legedia, sindikatuen antolatzeko aukera eragotzi eta haiei beren jarduera beren arauen arabera egiteko aukera ukatzen diena, kontsentsu nazional gaiztoa bilakatu zen joan den mendean. Kontsentsu beraren beste alderdi batzuk -finantza sektore desarautua, lan merkatu malgua, aberats okituei buruz kezkarik ez izatea- fama txarra hartu dute krisi globala lehertu zenetik hona. Berrarautzea, ez desarautzea, da garaiko joera.

Gaur, lege horiei esker, edozein ugazabak erraz lor dezake deituta dagoen greba baten aurkako ebazpen judizial bat, baita horretarako langileek bozkatu eta baimena eman badute ere. Ez da gehiegizkoa esatea greba eskubidea kinka larrian dagoela herrialde honetan

aina lege sindikalak ez dira ukitu, eta politikan ukitu ezineko diraute; britainiar politikako tabu nagusia dira. Bada hauek ere berrikusteko garaia, 80etako hamarkadako beste errezeta magiko eta dogmekin egin den bezala. Ez dira sindikatuak legea aldatzea behar dutenak; gizarte guztiak behar du lege sindikalen erreforma, edo bestela ia ezer ezingo da hobetu.

Finantza krisiak agerian utzi zuen errealitate itsusia: desberdintasun gero eta handiagoa, goi mailetan pilatutako aberastasuna, langileen poltsikoetara BPGaren gero eta zati txikiagoa bideratzea, eta interes partikularrei aurre egiteko ezina edo borondate eza. Sindikatuek orain mundu honetan jardun behar dute. Ez da kasualitatea sindikatuen rola eta funtzioa murriztu eta eragotzi ahala joera hauek azkartu izana. Enpresek etekin handiagoa metatu dezaketen artean, langileei gutxiago ordainduta, edo erraz kaleratu eta merke kontratatuta, edo segurtasunean aurreztuta, sindikatuen beharra izango da. Hau izan zen industrializazioaren hasieran gertatu zena, eta gaur arte ere dirauen egitatea.

Laborismoa 1997eko hauteskundeetan garaile atera zen eguna nire bizitzako une zoriontsuenetako bat izan zen, eta harro egoteko moduko lorpen asko ekarri zuen, esaterako gutxiengoentzako eskubide zibilak zabaltzea, gutxieneko soldata, emakume eta haurrentzako hobekuntza handiak eragin zituzten familia-politikak, eta taxuzko inbertsioa gure azpiegitura eta osasungintza publikoan. Baina lehen gobernu laborista hark, parlamentuan zuen gehiengo itzelarekin, ez zuen ezer egin gure gizartean aberastasuna eta boterea gutxi batzuren eskuetan pilatzea dakarren superegitura legala aldatzeko. Aitzitik, Tony Blairrek harro zioen Britainia Handiko lege laboralak Europako murrizkorrenak zirela.

Legea bide okerretik doanean, herritarrak zanpatu eta hauei askatasunak kentzen dizkienean, errespeta al dezakegu? Zinez ez naiz galdera egiten ari; erantzuten ari naiz

Gaur, lege horiei esker, edozein ugazabak erraz lor dezake deituta dagoen greba baten aurkako ebazpen judizial bat, baita horretarako langileek bozkatu eta baimena eman badute ere. Ez da gehiegizkoa esatea greba eskubidea kinka larrian dagoela herrialde honetan, zeinak sindikalismo librea ezagutu zuen lehena izan zen. Maiatzean gehiengo kontserbadorea gailentzen bada, eskubide sindikalei eta demokraziari berriro eraso egingo diete. Greba egiteko gero eta boto kopuru handiagoa lortu beharra inposatuko dute, parlamentuko edozein kidek beren esparruan nekez lortuko lukeen mailaraino; eta hori egingo luke bozketa metodo modernoago eta eragingarriagoak ezartzeko gure proposamenak baztertu dituen gobernu berak.

ABLEek bidalitako eskirolei grebak lehertzeko aukera emango zaie. Lobbyei buruzko legean kanpainak egiteko gure rola murriztu eta gero, piketeak ia ezinezko bihurtuko dituzten legeak etorriko dira, horrela gure afiliatuen alde ugazaba diktatoreei presioa eragiteko ahalmena murriztuaz.

Greba eskubidea, hari batetik zintzilik

Baliteke hau ulertzea toryak betiko sustraietara itzuli bailiran, baina hori auziaren alde bat besterik ez da. Sindikatuen aurkako erasoa kontserbadoreen berezko jokabidea da badakitelako gure egitura nazionalaren kontrako oldarra burutzeko edozein balizko oposizio zikiratu behar dutela, guztien gainetik sindikatuak. Euren nahia da gu ikusle kezkatu huts bilakatzea, langile-jendeak lortu duen aurrerapen eta eraiki duen babes oro txiki-txiki eginda uzten duten bitartean. Horrenbestez, legea edozein inguruabarretan errespetatu behar ote litzateke, hautatutako parlamentu batek eta ez despota edo diktadura batek egindakoa izanagatik ere?

Adibide gordin bat jartzearren, 1967 baino lehenago gizon batekin oheratzen zen edozein gizon legea urratzen ari zen, hau hautatutako parlamentu batek egina izanik. Nor ausartuko litzateke gaur esatera halakoak kriminalak zirela, edota derrigor obeditu behar zutela lege hura, nahiz eta berrespen demokratikoa izan, antzinetako aurreiritziaren isla besterik ez zen arren? Gertuago dagoen adibide bat ere aipatuko dut: Margaret Thatcherrek GHCQn1 sindikalismoa galarazi zuenean, hango edozein enplegatuk sindikatu bateko afiliatu zela ezkutuan mantentzen bazuen gaiztagina izango zatekeen? Ez al zuten zuzen jokatzen indarrean zegoen legea urratzean?

Noski, tory bat izan zen, Quintin Hogg (Lord Hailsham) abokatu bikaina, “izatezko diktatura”ri buruz ohartarazi zuen lehena, gehiengo batek bere ikuspuntuak -ikuspuntu ergelak, gay eskubideei buruz eta sindikalistak segurtasun arrisku gisa ikusten zituztelarik- gutxiengo ahul bati inposatzen dizkionean. Jendeak berezko eskubideak ditu, eta hauek batzutan urratu egiten dira, baita demokratikoki hautatutako legegileen aldetik ere. Langileen elkartzeko eta antolatzeko eskubidea da horietako bat.

Parlamentuan lege alderdikoi bat ezartzen bada sindikatuen zilegizko lan demokratikoa legez kanpo jartzeko, guk, Unitekook, ez dugu besterik gabe amore emango. Zerbait egingo dugu hutsean amildu baino lehenago. Teknologia modernoarekin aurrera egingo dugu, eta bera baliatu, gure bozketetan emaitza hobeak lortze aldera, beste garai batean ezarritako betebeharrek, esaterako posta bidezko bozketek, ez gaitzaten baldintzatu. Ez diegu utziko Toryei gure demokrazia suntsitzen antzinako prozeduretara kateatzen gaituztela.

Sindikatu baten eginkizuna langile jendearen eskubideen alde borrokatzea da. Magna Cartaren2 urtemuga gogoratzen dugun urte honetan gobernuak herritarren oinarrizko eskubideei erasan nahi badie, nire ustez aurrez-aurre jarriko zaie, mugimendu sindikala ez ezik, baita gure gizarte zibileko zati handi bat ere. Legea bide okerretik doanean, herritarrak zanpatu eta hauei askatasunak kentzen dizkienean, errespeta al dezakegu? Zinez ez naiz galdera egiten ari; erantzuten ari naiz. Ez da halakorik gertatuko.

1 Government Communications Headquarters, Erresuma Batuak dituen hiru espioitza zerbitzuetako bat.

2 XIII mendean Ingalaterrako John erregeak eman zuen Magna Cartak lehenengo aldiz finkatu zuen denak direla legearen menpeko, baita erregea ere. Gaur arte konstituzio britainiarraren oinarrietako bat da agiri hau.