"Sindikatuek klima aldaketaren kontrako borroka lideratu behar dute"

2016/05/18
asbjorn wahl_bideoa.JPG
Klima aldaketaren eragin suntsikorrak langile mugimenduak borroka bidez azken 150 urteetan lortutako gauza asko birrin ditzake. Arriskuan dago sindikatuen borroken lorpen oro. Gatazka politikoa da klima aldaketarena, ezagutza eta soluzio teknikoak eskura izan arren, irtenbidea botere ekonomiko eta politikoak eragozten duelako, erregai fosilen industriarekin duen loturagatik. Botere kolektiboa eraikitzeko sindikatuek duten posizio estrategikoagatik, klima aldaketaren gatazkan lidergoa hartu behar dute.

Asbjørn Wahl, sindikalista norvegiarra eta ITF-ko Klima Aldaketari buruzko lan-taldeko presidentea, klima aldaketaren kontrako borrokak sindikatuentzat duen garrantziaz aritu zen maiatzaren 12an Bilbon eman zuen hitzaldian. "Hau da etorkizuneko gizartearen aldeko borroka" esan zuen besteak beste. Hemen duzu, labur-labur, transmititu zuen mezua:

Hauek dira hitzaldian zehar erabili zituen gardenkiak:

Deskargatu diapositiba aurkezpena