Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Sabino Ormazabalaren hitzaldia: Indarkeriarik gabeko 500 ekintza

Sabino Ormazabalaren hitzaldia: Indarkeriarik gabeko 500 ekintza

2010/01/07
NOIZ: Urtarrilaren 13an. ORDUA:Arratsaldeko 5 etan. LEKUA: Iruñako ELAko egoitzan (Iturralde y Suit, z.g.) Sabino Ormazabal "Bidea Helburu taldea"ko kidea da eta "Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat" liburuaren egilekidea.

Sarriegitan ikusi behar izaten dugu nola gutxiesten dituzten erakundeek herritarren eskakizunak, edo erakundeetan bertan nola uzten dituzten eskakizun horiek edukiz huts-hutsik. Ohikoak dira, halaber, disidenteak gaizkile bihurtzeko saiakerak. Beraz, hautabide askotarikoen artean aukeratzeko moduko egoeran egongo bagara, behar-beharrezkoa da behetik hasita lanean has gaitezen: bere burua legeen babespean ezkutatuz, inork herritarren nahi eta proposamenak ez ukatzeko egoeran, alegia. Eta hori, noski, gogotik irabazi behar da: jendearen partehartzea bultzatu behar dugu, ekinaren ekinez jokatu behar dugu, arerioari eutsi behar diogu, inoren aurrean limurtuz eta argudiatuz. Indarkeria-eza ez baita pasibotasunaren sinonimoa. Aitzitik, indarkeriaezak ezinbestean izan behar du aktiboa, pasibotasunetik gehien urruntzen den aukera baita hura. Indarkeria-ezak bere-berez erakusten ditu erdietsi nahi dituen helburuak, bidea bera helburu bihurtzen duelarik. (Bidea Helburu taldea liburuaren sarreran)

Kartela deskargatu
Sabino Ormazabalaren hitzaldia: Indarkeriarik gabeko 500 ekintza