Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Proposamena: alternatiba zehatzak landuz

Proposamena: alternatiba zehatzak landuz

2015/05/20
Beharrezkoa da gizarte eredu kapitalista eta jasangaitz hau aldatzeko beste kontsumo mota bat bultzatzea. Aldatu beharreko eredu ekonomikoaren parte da hau. Ekonomia jasangarria eta eredu alternatiboak bultzatzeko ahalegina handia izaten ari da, eta gero eta gehiago gara bide horretan gabiltzanak

Dokumentu osoa: Azterketa bulegoko buletina 41



Lanketa horretan kokatzen dira EKAINAK 6an DONOSTIAN izango den ALTERNATIBEN HERRIXKA, eta URRIAK 24an BILBON egingo dena.



Baina alternatiben aldeko apustua norberarengandik hasi beharreko zerbait da, bakoitzak bere erritmoan eta ahal duen moduan aurrera eraman beharrekoa.

Eta bide horretan lagutza eskaintzen duten zenbait tresna erabilgarri daude.

Hementxe hiru adibide:

· Alde batetik Sumaconcausa-ren empresometro izeneko tresna dugu. Tresna honek arlo guztietan dauden enpresa mordoa aztertzen ditu, eta zenbait irizpideren arabera sailkatu. Modu honetan arlo hauetako zein enpresek lan eskubideak eta baldintzak errespetatzen dituzten, ingurumena errespetatzen duten edo bertako produktuekin arduratsuak diren jakin dezakegu besteak beste.

· Beste adibide bat mecambioweb gunea da. Tresna honetan kontsumo arduratsu eta jasangarri baterako pausoak erraztu eta proposatzen dizkigute. Hau da, zerbitzu ezberdinak eskanintzen dituzten gizartearen jasangarritasuna bermatzen duten enpresen gida moduko bat da. Non eredu alternatiboa eskeintzen duten enpresa hauetarako aldaketa errazten diguten.

· Hirugarren adibidea Greenpeace-ek osagai transgenikoen inguruan ateratzen duen gida da. Gida honetan elikagai ezberdinak osagai transgenikoak dituzten edo ez dituztenaren arabera sailkatzen dira. Era honetan, erosketa egitera joaterakoan osagai transgenikorik gabeko erosketa egitea ahalbideratzen dute.

Argi dago gero eta alternatiba gehiago dagoela, eta gero eta eskuragarriago daudela ere. Hurrengo pausoa norberak alternatiba hauek erabiltzea da, gizartearen aldaketa.