Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Petrella: "Elkarrizketa soziala, indarren arteko orekan ez bada, ihauteri hutsa da"

Petrella: "Elkarrizketa soziala, indarren arteko orekan ez bada, ihauteri hutsa da"

2011/03/18
Riccardo Petrella ekonomista italiarrak, ELA sindikatuaren mendeurrenaren lehenengo ekitaldian eta Manu Robles-Arangiz institutuak antolaturik, "Beste eredu ekonomiko baterantz" izenburuko hitzaldia eskaini zuen martxoaren 17an Bilbon, non bere "teologia kapitalista unibertsala" azaldu zuen. Ondorio bezala, eta sindikatuen zereginari dagokionez, "elkarrizketa sozialak ez du inoiz fruiturik emango baldin eta indar antzekoen artean ez bada egiten; indarren arteko oreka batean negoziatzeko (ez bakarrik mintzatzeko) baldintzak sortu behar ditzuzte sindikatuek. Gainontzeko guztia ihauteri hutsa da, Veneziako maskarada" dela gaineratu zuen.

 

Hari berari jarraituz, "bizitzaren jabea den kapitalismoaren aurka borrokatu behar du sindikatuak, eta bide batez, publikoa den oro sustatzen ahalegindu.Petrellaren teologia kapitalista unibertsala delako horrek tenplu bat (Burtsa) eta dena menpean duen Hirukoa dauzka: "Bere aita kapitala da; semea, enpresa pribatua; eta izpiritu santua, merkatua". Alderaketa hori borobiltzeko "salbazioa falta zaigu, eta lehiakortasunak emango digu kapitalarentzako etekinak sortzen badituzu, salbatuko duzu zure burua; ezezko kasuan, ez duzu bizitzarako eskubiderik edukiko ere". Nolanahi ere, hau dena alda dezakegula nabarmendu zuen Petrellak. "Ahula omen diren egoeretatik eta botere gutxiagoko estatuetatik hasi dira horren aurka borrokatzen", eta Evo Moralesen adibidea azpimarratu zuen behin eta berriz.

Petrella: "Elkarrizketa soziala, indarren arteko orekan ez bada, ihauteri hutsa da"