Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Pentsioen eta lan-erreformarako gobernu espainiarrak eginiko proposamenen inguruko, ELAren hausnarketak

Pentsioen eta lan-erreformarako gobernu espainiarrak eginiko proposamenen inguruko, ELAren hausnarketak

2010/02/10
Espainiako gobernuak bi agiri onartu ditu; bertan biltzen dira lan eta pentsioen erreforma egiteko dituen asmoak. Argi dago gobernuaren proposamenek atzerakada sozial larriak ekar ditzaketela. Esan liteke Zapaterok erakunderik neoliberalenak asetu nahi dituela (Nazioarteko Diru Funtsa edo Espainiako Bankua), patronalaren eta banketxeen interesen mesedetan eta langile-klasearen eskubideak eta kezkak baztertuta.

Eztabaida publikoan batez ere erretiratzeko adina 65 urtetik 67ra atzeratzeko puntua aipatu da. Noski, hau da proposamenik atzerakoienetakoa, baina ez bakarra, jarraian ikusiko denez. Izan ere, erretiroa hartzeko adinaz gainera beste hainbat alderditan eragin nahi dira aldaketak, ordaina jasotzen hasten direnek zenbateko gero eta txikiagoa kobra dezaten.
Bestalde, otsailaren 5ean gobernuak agiri bat aurkeztu zuen (“Gizarteeragileekin elkarrizketa sozialaren esparruan eztabaidatzeko lan merkatuko jardunbideak”), beste erreforma laboral bat egiteko asmoz. Lan-eskubideak okertzeko joera nabarmena da nagusi. Halaxe azaldu du CEOEko presidenteak: beronen ustez “neurri guztiak norabide onean doaz”; hau, noski, kezkatzekoa da langile-klasearentzat.
ELAk aurreko astean plazaratu zuen bere iritzia pentsioen erreformaren inguruan gobernuak luzatu zuen proposamenaz. Gure sindikatuaren ustez exekutibo berak lan-legeria erreformatzeko aurkeztu duen agiria ere bide beretik doa; xedea betiere eskubideak murriztea da, ondoren ikusiko dugunez.

Adolfo Muñoz "Txiki" Idazkari Nagusiari elkarrizketa             Dokumentua irakurri