Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Pantxo Tellier:“AHTa gelditzen ari gara”

Pantxo Tellier:“AHTa gelditzen ari gara”

2012/10/23
Pantxo Tellier Urruñarra, AHT-aren aurkako borrokan dirauen "Nivelle-Bidasoa" elkarteko arduraduna da. Urriaren 27an Baionan egingo den manifestazioaren arira elkarrizketa eskaini digu "Azpiegitura txikitzaile edo behar gabekorik ez da egin behar ez hemen eta ez inon!"

2012ko Urriko Landeiatik hartua

Zer kaltemota ekarriko ditu Iparraldean AHTak?

Lehenik jakin behar da trenbide berri bat egiten balitz trenak ez direla Iparraldean batere geldituko.

Gero horren egiteko aitzaki nagusi bezala diote Hegoaldetik/rat pasako diren tren guziak pasaraziko dituela AHTak, bereziki merkantziako trenak.

Kontua da, tokiko trenbidea oso gutti erabilia dela eta erreberritzeko lan batzuk egin eta nahiko ahalak dituela tren guzti horientzat. Laburki esateko: trenbide berri bat behargabekoa dago.

Ondorio txarrak ditu egitasmo honek: zarrapo edo arroila luze bat izanen da, gure lurraldea bi partetan partekatuko duena. Bederatzi hektare lur ebatsiz AHT kilometro bakoitzarendako eta hor diren baserritarrak kanporatuz. Iparraldeko geroa zarrapo honi lotua geldituko da eta hori betikotz.

Zalantzan dagona tokiko trenbidearekin: ahalmenak edo abiadura.

Beraz behar dugu pentsatu zertarako behar dugun baitezpada beti lasterrago ibili

Abiadura handiko tren batek tokiko 2 tren eta erdiko lekua behar du minutu gutxi irabazteko, eta oso garestiago gelditzen da erabiltzailearentzat. Beraz behar dugu pentsatu zertarako behar dugun baitezpada beti lasterrago ibili jakinez lasterrago eta poluzio gehiago, lasterrago eta energi kontsumitze gehiago, lasterrago eta kostu gehiago… Bainan zein ekarpenentzat?

Iparraldeko jendarteak onartzen du holako proiektu bat?

Bistan da ezetz ikusiz zonbat jende ibiltzen den manifestaldietan.

Baina ez dute hor bakarrik agertarazten bere ihardokitzea RFF (Frantziakko Trenbide Sarea kudeatzaileak) berak antolatu zuen kontsultetan parte hartzaileen %90k ezetza eman du. Guk antolatu genituen herri ereferendumetan berdin. Jendea egitasmo honen jakinean delarik bat egiten du gure borrokarekin, hortarako gure lan bereziena da emaitza guziak gizarteari jakinaraztea, ondotik bere ikusmoldea galdegiten zaiolarik erantzuna argi dago.

Zein da hautetsi/politikoen jokamoldea?

-Herriko hautetsi gehienak aurka dire. Aldiz, lurralde edo estatukoak (diputatuak) alde dire gizartearen iritzia kondutan hartu gabe. Baina gizarte eta hautetsien arteko indarra nagusituko da mobilizazioa apaltzen ez den heinean eta jakinez ministroaren deklarapena hau: «ezin da horrelako azpiegitura bat egin gizarte borondatearen aurka».

Iparraldean badirudi AHTren kontrako borroka irabazteko eramaiten duzuen borroka bat dela. Zerk dizue konbikzio/ ziurtasun hori emaiten?

Hastapenetik (1992an) ohartu giñen egitasmo honen sustrai emaitzak makurrak zirela eta konbentzituak giñen egitasmo hau behargabekoa zela, hortarako hasi zen gure borroka.

Geroztik hurbiletik segitu ditugu RFFen azterketa guziak eta momentu berean gureak egin ditugu.

Liburu bat idatzi genuen Pierre Recarte-ekin (Les rails de la déraison) salatzeko RFFen gezurrak eta azken egun hauetan antolatu dugu ikerketa publiko bat (Enquête Publique sur l’Inutilité de Nouveaux Equipements, EPINE) nun gure konbikzioa ziurtasun bilakatu da.

Froga ainitz ekarri ditugu ziurtatzen dutenak trenbide berri bat behargabekoa dela. Izan dadin ekonomiko mailan edo ingurumenean baita ekarpen sozialetan jakinez tokiko trenbideak nahiko ahalak badituela gai guzi horiek (baita hegoaldeko/runtz trafiko osoa) betetzeko.

Baina gure borroka ez da hortan bakarrik gelditzen. Azpiegitura txikitzaile guziak salatzen ditugu eta bat egiten dugu Hegoaldearekin Lezo eta Superportuaren aurkako borrokarekin adibidez. Salaketa horiek errepikatuko ditugu. Urriaren 27 an Baionakomanifestaldian arratsaldeko 3tan Lauga gela aintzinean.