Orain edo inoiz ez

2015/04/22
Pasadan martxoaren 22an Rajoyren gobernuak Enplegu prestakuntzaren sistemaren premiazko erreforma onartu zuen, 4/2015 Errege Dekretu-Legea. Gobernuak berak beharrezkotzat jotzen zuen ondorengoagatik:

Janire Landaluze, Azterketa Bulegoko 40. Buletina

Pasadan martxoaren 22an Rajoyren gobernuak Enplegu prestakuntzaren sistemaren premiazko erreforma onartu zuen, 4/2015 Errege Dekretu-Legea. Gobernuak berak beharrezkotzat jotzen zuen ondorengoagatik:

Ordurarte eskeinitako prestakuntzak ez zuen enplegua areagotzen

Merkatuko beharrizanak eta prestakuntza edukiak ez zatozen bat

Hornitzaileen arteko konpetentzi ezak eskaintza mugatu eta zerbitzuak garestitzen zituen.

Egoera hau, EAEn eta Nafaroan ere berdina zen. Dekretua presaka egin izana azpimarratzekoa da. Hilabeteetan erreforma hau elkarrizketa sozialaren mahaian egon da. Parte-hartzaileen esanetan, ezinbestekoa zen lege berritzea, halaber prestakuntzaren inguruko diagnosia amankomuna zen, iraganean eta gaur judizializatuak dauden egoerak ez errepikatzeko eta gaia benetan garrantzitsua delakoan zeudelako. “Harrigarria” bukaera izan da. Gobernuak azkenean erreforma argazkirik gabe, akordiorik gabe egin du, patronalaren, CCOO eta UGTren babesik gabe. Aurreko sistema eta proposatzen dena aztertuta ulertu daiteke.

Gure ustez Rajoyren erreformak bi helburu ditu:

- bat, enplegu prestakuntza gehiago zentralizatzearena, zenbait adibide: sistemak merkatu eta prestakuntza kuotaren batasuna babestu behar du, Espainiar estatuko aurrekontutik autonomia-erkidegoen artean banatu beharreko funtsak Estatuak erabakiko ditu, estatu mailako planifikazio mekanismoak ezartzen dira (beharrizanen erabakitzean), autonomia-erkidegoei derrigor prestakuntzaren programazio eta ejekuzioa, ebaluaketa, kontrola, modulu ekonomikoak eta finantzazio mailakoak ezarriko zaizkio.

- eta bi, eragile enpresarial eta sindikalen egitekoa murriztu. Eragile sozialen partehartzea “langileei zuzendutako prestakuntzaren diseinuan, planifikazioan eta programazioan” mugatzen da (aurrerantzean ezin izango dute prestakuntzarik eman) enplegurako prestakuntza elkarren arteko konkurrentzian egingo da, hornitzaile guztiei irekia, publiko zein pribatuekin, onartuekin eta/edo momentuko araudiarekin bat datozenekin”. Hiruko Fundazioa desagertu eta Estatuko enplegu prestakuntzaren Fundazioa sortzen da,

erabakiak hartzeko eremu gisa. Espainiako gobernuak osaketan gehiengoa izango du eta enpresari eta sindikatuko kideez gain oraingoan Autonomi erkidegoak ere bertan izango dira.

Hala ere, etorkizuneko enplegu preskuntza sistema berrian garrantzitsuak eta beharrezkoak diren zenbait puntu oraindik ere arautzear daude.

Eta galdera garrantzitsuak ere, erantzunak nahiko argi baditugu ere, erreforma sinatu ez dutenek benetan galtzen atera dira?

Konpetentzi urraketarik dago? Euskal gobernuari dekretu honek pribatuan onartzen duena publikoki adierazteko aukera ematen dio. Nahiz eta ulertu, orainarteko sistemak modu argian patronala, CCOO eta UGT finantziatzeko modua dela, eredua babestu dute. Orain da borondate politikoa modu argian adierazteko momentua.

Eta Nafarroako gobernuak ez du askorik esan. Orain arte bezala, CEN, CCOO eta UGTri programak zuzenean emateko eredua nahiago du eta. Eredua aldatzea premiazkoa da.