Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Oligopoly2: Inperio elektrikoa guztion kontra

Oligopoly2: Inperio elektrikoa guztion kontra

2013/05/14
Estreinaldia ostegunean, maiatzak 16, 19:00tan ELAren Bilboko egoitza nagusian (Barrainkua 13, 48.009) / Gogoan al duzu Salvados programako "Oligopoly"? Orain badator... #Oligopoly2. Inperio elektrikoa guztion kontra. Heldu da garaia eztabaida energetikoa mahai gainean jarri eta ekintzara pasatzeko. Salvadoseko ekipoaren lekukoa hartu eta espainiako sistema elektrikoaren gakoetan sakontzen jarraitzen dugu, egungo eredu energetikoa ezbaian jartzen dutenei ahotsa ematen diegu eta alternatibak aurkezten ditugu oligopolioaren kontra egin eta gizartearen burujabetzan oinarritutako eredu energetiko aldaketa baterantz abiatzeko.

Plataforma por un Nuevo Modelo Energético (http://www.nuevomodeloenergetico.org/pgs2/)

2012ko azaroaren 18an, igandea, lehenengo aldiz telebista-kate nagusi bateko programa batek Espainiako sektore elektrikoaren oligopolioa eta opakutasuna salatu zituen. Hain zuzen ia 30.000 milioi eurotako zorra, argiaren erreziboan %70eko igoera eta energia berriztagarrien garapenari boikota eragin duen bost enpresetako oligopolioa.

La Sexta kateko 'Salvados' programaren ostean, Espainiako Estatuko energia sektoreari eskainita, asko izan ginen gehiagorako gogoarekin gelditu ginenak.



Energia Eredu Berri baten aldeko Plataformatik, 70tik gora erakunde eta maila pertsonalean atxikitutako 600 lagunetik gora osatua, programa arrakastatsu horretatik abiatuta dokumental bat grabatzeari ekin diogu.

'#Oligopoly2. Inperio elektrikoa guztion kontra'-n Jorge Fabra, Espainiako Sare Elektrikoko presidente ohia, eta Jorge Morales, fotovoltaikoen lotura duen enpresa baten arduraduna, elkarrizketatu ditugu; biek Jordi Évoleren programan parte-hartu zuten. Gainera sektore elektrikoaren inguruko aditu asko eta gizarte eragileetako ordezkarien hitzak ere jasotzen dira lan honetan: Javier Garcia Breva, Paco Castejón, Mario Sánchez Herrero, Cote Romero, Santiago Carcar, Ana Echenique, José Vicente Barcia, Raquel Montón...

'#Oligopoly2. Inperio elektrikoa guztion kontra' posible izan da crowdfunding www.goteo.org plataformaren bidez ia 100 lagunek egindako ekarpen kolektiboari esker. Ekimenak, bestak beste, Ecologistas en Acción, Greempeace, Som Energia, Equo, Ecooo, Amigos de la Terra, Fundación Tierra edo Intiam Ruai bezalako erakundeen babesa du.

Dokumentala 2013ko maiatzaren 16an estreinatuko da ELAk Bilbon duen egoitzan (Barrainkua kalea, 13), 19:00tatik aurrera. Dokumentala egun berean beste hainbat hiritan ere estreinatuko da: Madril, Bartzelona, Sevilla, Xerez, Cuenca, Mallorcako Palma...