"Occidental Bilbao hoteleko kellyek lau izarreko garaipena lortu dute"
Occidental Bilbaoko kellyen garaipena kontatzen duen argitalpena
"Kellyen Espainiako plataformak, berriki Rajoyrekin bildu denean, ELAk ostalaritzako Gipuzkoako eta Bizkaiko negoziazio mahaietan aurkeztu duen dokumentua eman dio presidenteari, "kellyen legea" egiterakoan kontuan har dezan. Hau da, Espainiako kellyentzat eredugarria da ELAk egiten duen lana. Nabarmentzekoa da hori, kellyen plataforma sortu zuten emakumeek ez zutelako bere burua estatuko sindikatuetan ordezkatua ikusten. Sindikatuak beren egoeratik urrun ikusten zituztelako sortu zuten plataforma hain zuzen. ELAk egiten duen lana ezagututa, berau eredutzat hartzea poztekoa da benetan."