Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Nola ekidin gorantz doazen deshauzioak?

Nola ekidin gorantz doazen deshauzioak?

2012/10/05
Etxebizitzetatik 525 kaleratze burutu dira Hego Euskal Herrian 2012ko bigarren hiruhilekoan;lehen hiruhilekoko 505ak gehituz, 1.030 kaleratzerekin aurkitzen gara urtearen lehen erdian. Zenbateko hau, informazioa dugunetik,2007tik hona altuena da, eta batez beste egunean 5,7 kaleratze burutu direla erakusten du.

ELAren Azterketa Bulegoko 11 buletinetik hartua

Kaleratzeon etengabeko igoeraren aurrean, gero eta ugariagoak dira gaitz honekin bukatzea eskatzen duten ahotsak. Magistratu batek (Edmundo Rodríguez) buruturiko proposamena dugu adibide berri bat: langabezian egotearren lehen etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezin dutenei legezko luzamendua ematera behartu finantza erakundeak, egoera honetan daudenen kaleratzeak ekiditeko asmoz (orain arte luzamendu hau borondatezkoa da). Banku erakundeek eskaini beharko luketen luzamendu honi esker, lanpostu bat aurkitutakoan,hipotekaren ordainketarekin jarraitu ahalko lukete egoera honetan aurkitzen direnak.

Finantza erakundeek ahal duten erresistentzia guztia jarriko diote beraien kontuetan eragina duten era honetako ekimenei, baina, gizarte osoaren poltsikoetatik ordainduta jasotzen ari diren diru laguntza guztia eta gero, zer gutxiago zor digute?

Nola ekidin gorantz doazen deshauzioak?