Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Nazioarteko Mintegia: Burujabetza nazionala eta auzi soziala

Nazioarteko Mintegia: Burujabetza nazionala eta auzi soziala

2016/06/01
Ekainaren 16 eta 17an Gasteizen "Burujabetza nazionala eta auzi soziala" Nazioarteko Mintegia antolatu dugu UNED-Bergararekin batera, urtero egiten dugun legez. Burujabetza desberdinez ariko dira Pablo Solon boliviarrra, Quim Arrufat kataluniarra, eta Mixel Berhokoirigoin, Iñaki Lasagabaster, Unai Apaolaza, Idurre Eskisabel, Hedoi Etxarte eta Amaia Muñoa euskal herritarrak. Hemen duzu behin behineko egitaraua.

Egitaraua deskargatuGai Monografikoak 50

Irakurri Mintegi honi begira argitaratu dugu Gai Monografikoa

Ikusi ELAk 1976ko III. kongresuan onartu zituen printzipioak

Burujabetza nazionala eta auzi soziala
— ELAren III. Kongresutik 40 urtera —

Hizlari gonbidatuak

Pablo Solon. Nazio Batuetan Bolibiako enbaxadorea izana. Egun Focus on the Global South hausnarketa talde aktibistako zuzendari exekutiboa.

Quim Arrufat. Zientzia politikoetan lizentziatua. Contracorrent. PAH. Nazioarteko arduraduna CUPen.

Mixel Berhokoirigoin. ELB sindikatuaren fundatzaile eta burkidea. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakari ohia.

Iñaki Lasagabaster. Administrazio Zuzenbideko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Unai Apaolaza. Filosofian doktorea. Lapiko Kritikoko kidea. Garan, Berrian eta Jakinen idazten du.

Hedoi Etxarte. Idazle, itzultzaile eta biolin jolea. Katakrakeko kide-aktibista. Berrian idazten du.

Idurre Eskisabel. Kazetari eta artikulugilea Berrian. Militante feminista.

Amaia Muñoa. ELAko Idazkari Nagusiaren albokoa.

Behin-behineko egitaraua: ekainaren 16a

9:30       Aurkezpena eta moderazioa. Naroa Elortza.
9:40       Agurra. Iñaki Esparza, Uned Bergarako zuzendaria
9:50       Abagune latinoaerikarraren azterketa orokorra.
              Boliviako aldaketa prozesuei buruzko hausnarketa eta autokritika. Pablo Solón
11:15     Galderak. Elkarrizketa. Naroa Elortzak moderatua.
11:30     Atsedena
12:00     Independentziaren aldeko prozesua Katalunian. Quim Arrufat
12:40     Galderak. Elkarrizketa. Leire Txakartegik moderatua.
12:55     Elikadura burujabetza eta nazio eraikuntza. Mixel Berhokoirigoin.
13:40     Galderak. Elkarrizketa. Amaia Muñoak moderatua.
14:00     Amaiera

Behin-behineko egitaraua: ekainaren 17a

 

09:30    Euskal autogobernuaren egungo egoeraren ikuspegi juridiko bat. Iñaki Lasagabaster
10:15    Galderak. Elkarrizketa.
10:30    Mahai-ingurua (2 interbentzio eta galdera/erantzunak ). Iván Giménezek moderatua
             Independentismo ez abertzale baten alde. Unai Apaolaza.
             Euskal Herria imajinatu: nola pentsa genezake gaur lurraldetasuna. Hedoi Etxarte
             Euskara, feminismoa, ikuspegi berriak. Idurre Eskisabel
11:40    Atsedena
12:10    III. Kongresutik 40 urtera: ELA nazio prozesuan. Amaia Muñoa
12:50    Galderak. Elkarrizketa. Xabi Anzak moderatua.
13:00    Abagune azterketa. Txiki Muñoz.
13:40    Galderak. Elkarrizketa.
14:00    Ondorioak.