Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Mugak

Mugak

2016/01/14
Patxi Agirrezabalaren omenez Gabriel Arestiren poema hau dakargu gurera: "Ene euskalduntasunaren mugak hauk dira: Ifarrean Justizia, Hegoan Libertatea...". Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri aske antsiatuaren alde borrokan jarraituko dugu, Patxi!

Gabriel Aresti

 

Ene euskalduntasunak
bere mugak ditu:
kontuan har ezazue,
zuek, Traukoko eta Oiartzungo Xabier biok,
Josepe Luis,
Serafin,
Juanito.
Ene euskalduntasunaren mugak hauk
dira: Ifarrean: Justizia.
Hegoan: Libertatea.
Oestean: Gizonak bizitze noble bat edukitzea (astean bi egunetan jai eta urtean behin sabbotnik).
Lestean: Mutikoek (eta neskatxek) estudiatzeagatik alokairu sufizient bat irabaztea.
Eta muga hauk ez dituen euskalduna
ez da euskaldun,
gizon ez delako.
Blasfemo hau
neure odolaz firmatzen dut
aurtengo lan jaian
Trapaga haranean.