Mercedesen, begietara begira

2018/11/21
photo5918180246731992667.jpg
Hitzarmena berrizteko negoziatu behar den bakoitzen,egutegi berriak adostu behar direnean, edota hauteskunde sindikalak hurbiltzen direnean, beldurra eragiten duen makineria martxan jartzen da. Bitxikeri moduan, Titos jaunak (Mercedeseko zuzendari nagusia) 2014 urtean jarritako salaketa daukagu. ELAk Titos hauteskunde-zentsutik kanpo utzi izana denuntziatu zuen. Beste langileek bezala hauteskundeetan parte hartu nahi zuen!

Begoña VazquezBegoña Vázquez, ELA-Gasteizko eskualde arduraduna (testu hau Mercedes, Mercedes da? Amaitu dira aitzakiak argitalpenetik atera dugu)

Irakurri argitalpen osoa

Dena bere alde duen erraldoia. Urkulluk eta Erregeak  ere bisitatu izan duten enpresa. Ekoizpen-gailur historikoak izan ditu eta eredugarri izan da enpleguaren sorreran. Arabako (eta euskal) ekonomiarako oinarrizkoa da, halaxe jakinarazten digute komunikabide eta gobernariek.

David da ELA, Mercedesen. Habaila batekin borrokatzen dugu erraldoiaren aurka: antolakuntza, talde lana, motibazioa eta gogoak

Erraldoi honek, boterea gehiegikeriaz erabiltzen du eta esndotasun itxuraren atzean ahultasun ugari ezkutatzen dira. Iruzurrezko kontratazioan eta eskubide sindikalen urraketan lider izanik, bere jokoa jarraitzen dutenen aldeko sindikalgintza sustatzen du. Ekoizpenaren ziurgabetasunak sortzen duen beldurrarekin eta lekualdatzearen mehatxuarekin jolasten du.

Hitzarmena berrizteko negoziatu behar den bakoitzen,egutegi berriak adostu behar direnean, edota hauteskunde sindikalak hurbiltzen direnean,  beldurra eragiten duen makineria martxan jartzen da. Bitxikeri moduan, Titos jaunak (Mercedeseko zuzendari nagusia) 2014 urtean jarritako salaketa daukagu.  ELAk Titos hauteskunde-zentsutik kanpo utzi izana denuntziatu zuen. Beste langileek bezala hauteskundeetan parte hartu nahi zuen!

Horrekin biderik xamur eta erosena baztertu nahi izan dugu: enpresak hartutako edozein neurriri men egitea

David da ELA, Mercedesen. Habaila batekin borrokatzen dugu erraldoiaren aurka: antolakuntza, talde lana, motibazioa eta gogoak. Prest dagoen sindikatuarekin.

Horixe da urteetan zehar frogatuz joan garena: iruzurrezko kontratazioaren aurkako borroka, gehiengo alternatiboak, eta joko demokratikoaren arauen eta gehiengoaren errespetua. Lan egiteko era desberdin bat, barne burokrazia zoroari muzin egiten diona eta kontzertazio-sindikalari uko egiten diona. Gure apustua plangintza propioa lantzea izan da, langileen baldintzak hobetzeko helburuak bilatzea. Horrekin biderik xamur eta erosena baztertu nahi izan dugu: enpresak hartutako edozein neurriri men egitea.

Lan asko dugu aurretik. Langileen baldintzak eta mozkin-dibidendoak ez dira proportzionalak. Komunikabideetan bere aurpegi adeitsua erakusten duen enpresak, ez lieke aurpegi latzena erakutsi  behar langileei, ekoizpena aurrera atera eta mozkinak sortzen dituztenei.

Argi dago antolatzen jarraitu behar dugula, arazoak heldu baino lehen aurreikusteko gai izan behar dugula eta planifikazio estrategikoarekin lan egin behar dugula. Honek ahalbidetzen baitigu  langileak, egunero enpresan lanean dabiltzanak, merezitako errespetuarekin tratatzen ez dituen pareko horri aurrez aurre begietara begiratu ahal izatea.

Izan ta Esan 8: Mercedes