Memoria historikoa berreskuratzeko, leihoa zabaldu

2016/07/12
Portada.jpg
ELAk ez du bere memoria zaindu. Ez da harro egoteko kontua. Ez du justifikaziorik. Nahiz eta baduen bere azalpena. Azken hamarkadetan sindikatuaren lehentasunak beste batzuk izan dira: erakundea finkatu, kide kopurua handitu, lan munduan eraginkorrak izan, sindikatuaren zerbitzuak sustatu eta indartu. Hau da azalpena. Ez du deskuidua justifikatzen, baina errealitatea da.

Xabi AnzaXabi Anza, Manu Robles-Arangiz Fundazioko Presidentea

Joxeangel Ulaziak idatzi duen "No pudieron romper el cerco. Crímenes y represión franquista contra ELA" liburuaren hitzaurrea.

Liburuaren aurkezpena: uztailaren 18an 11:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea.

Genuen zorraren jakitun, eta XXI. Mendean ondo sartuak jada, Manu Robles-Arangiz fundaziotik, Joxeangel Ulazia eta Dani Gómez hortik zehar barreiatuak zegoen gure artxibo historikoko materiala ordenatzen joan ziren. Adituen laguntzaz lehen fase batean, eta beraien kabuz ordutik aurrera, katalogazio, artxibatze eta digitalizazio lanean murgildu ziren, oinarrizkoena sailkatuz. Prozesu honek hasieratik genuen susmoa baieztatu zigun: erbesteratze, jazarpen eta klandestinitate urte luzeen ondoren ñimiñoa zen salbatu ahal izan zen dokumentazio kopurua. Eta dugunari beste zentro batzuetan dagoena gehitu arren, Sabino Arana Fundazioarena edo Salamancako artxibategikoa adibidez, ELAren historia eta dokumentazioaren zati nagusia betirako desagertu da.

Horregatik, Servini epaile argentinarrak frankismoaren krimenak epaitzeko abiatu zuen ikerketaren harira, errepresio horretako zerbait gure artxiboan genuenarekin dokumentatu ahal genuen arakatzen hastea erabaki genuenean, ez nuen espero, inola ere, halako lan luze eta baliotsua izango genuenik esku artean

Material hau guztiaren ordenatze horrekin, lana amaitutzat jo genezakeen. Baina, zorionez, erakundeetan, batzuetan, “zaindariak”azaltzen dira: erabakitako lehentasunetik baztertuta gelditzen diren gai txiki edo handietaz enkargatzen diren pertsonak. Joxeangel zaindari horietako bat izan da. Informazioa ordenatzen eta berreskuratzen joan da, pazientzia eta dedikazio handiarekin, gure artxiboan zegoena eta beste funts batzuetan aurkitzen joan dena. Horregatik, Servini epaile argentinarrak frankismoaren krimenak epaitzeko abiatu zuen ikerketaren harira, errepresio horretako zerbait gure artxiboan genuenarekin dokumentatu ahal genuen arakatzen hastea erabaki genuenean, ez nuen espero, inola ere, halako lan luze eta baliotsua izango genuenik esku artean.

Orain Joxeangelen lan-ibilbidea amaierara iristear dela, ez diot soilik sindikatuaren trebakuntza sailean eman duen guztia aitortu nahi, Manu Robles-Arangiz Fundazioan berekin lan egiteko zortea izan dugunok eta ehunka militante sindikalek ongi ezagutzen duguna bestalde. Aitortu nahi diot, ere, ondasun honen zaintza, kasu honetan gure memoriaren zati handi baten berreskuratze hau, bere gain hartzea suposatu duen bere iraunkortasun intimo, isil hori, justiziazkoa delako arrazoi hutsagatik.

Joxeangel Ulaziak leiho bat zabaldu du, etorriko diren ikerketek hedatu ahalko, eta beharko, dutena. Leiho hori irekitzea zen garrantzitsuena; are, ezinbestekoa zen. Eskerrik asko Joxeangel!

Pamiela Orria