Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Martxoko liburu berriak

Martxoko liburu berriak

2015/04/01
Hauexek dira otsaileko liburu berriak: Klein, Naomi "ESTO LO CAMBIA TODO. EL capitalismo contra el clima"; Senar, Joxerra "CAN: eta hemen ez da ezer gertatu" eta Rodriguez López, Emmanuel ":¿POR QUÉ FRACASO LA DEMOCRACIA EN ESPAÑA? La Transición y el régimen del 78".

Zatoz gure liburutegira!

Klein, Naomi: ESTO LO CAMBIA TODO. EL capitalismo contra el clima. Paidós.2015, 703 orr. Zibilizazioa iratzarri behar duen alarma da aldaketa klimatikoa: sute, uholde, lehorte eta denborale itzuran agertu ohi zaigun mezu boteretsua. Beroni aurre egiteko, bonbilaz aldatzea ez da honezkero nahikoa. Mundua eraldatu behara dago, mundua drastikoki aldatu eta denontzat arriskutsua den leku bihurtu baino lehehn: errua kapitalismoak du.


Senar, Joxerra: CAN: eta hemen ez da ezer gertatu. Pamiela, 2015, 284 orr. Nafarroako finantza erakunde nagusiaren hondoratzearen nondik norakoak azaldu eta arduradunak erretratazen ditu.


Rodriguez López, Emmanuel: ¿POR QUÉ FRACASO LA DEMOCRACIA EN ESPAÑA? La Transición y el régimen del 78.Traficantes de sueños, 2015, 385 orr. Trantsizioa, eta bere atzetik etorritako aldaketa politikoa, krisi zabal bati emandako erantzun gisa uler genitzake. Ekonomikoa, politikoa eta soziala zen krisia, frankismoaren azkenetan azaleratu ziren indar mobilizatuak sortutako kontraesan gogorrek zabaldu zuten.Ikuspegi honetatik, azalpenaren guneak protagonismoa itzultzen dio lantegietako gatazkei, auzo mugimenduari, mugimendu sozial berriei, eta,orokorrean, herrialdeak garai haietan bizi izan zuen aldaketa demokratiaren olatuari.


Martxoko liburu berriak