Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Martxoak 7: Astrid Agenjo Iruñean ekonomia feministaz

Martxoak 7: Astrid Agenjo Iruñean ekonomia feministaz

2014/03/06
Martxoaren 7an, ostirala, Astrid Agenjo ekonomilari feminista izango dugu entzungai Nafarroako Antzerki Eskolan (Iruñea 10:00tan). Emakumeen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz lana eta enpleguaren gaia jorratuko dugu ekonomia feministaren ikuspegitik. Merezi duen bizitza eraiki eta sostengatzeko zer lan dira beharrezko? Bizitza sostengatzeko ezinbesteko diren zaintza lanak zergatik daude izkutuan eta emakumeen ardura pean?

Astrid Agenjo

Nire izena Astrid Agenjo Calderón da, feminista eta ekonomilaria, elkarrekin doazen esparruak, ez soilik nire ikerketetan, baizik eta nire mundu ikuskeran eta aktibismoan. Nire espezialitatea da Nazioarteko Ekonomia eta Garapena (UCM-n masterra, 2010) eta egun doktoradutza egiten ari naiz Sevillako Universidad Pablo de Olaviden, krisiaren azterketan zentratuta, estatuaren paperaz, emakumeen eskubide ekonomikoez eta denboraren erabileraz. Bertan "Generoa eta Berdintasuna" Masterraren koordinaketan laguntzen dut, eta EcoEcoFem (Ekonomia Ekologiko Feminista eta Garapena) ikerketa taldeko partaide naiz. Paraleloki, lankidetza teknikoan  lan egin dut Alemanian Latinoamerica eta Caribeko proiektuetan, eta lankidetza espainiarrean aholkulari independete gisa ere lan egin dut.

Martxoak 8 zaintza lana