Manu Robles-Arangiz Fundazioa, ELAren aurpegia Ipar Euskal Herrian

2012/02/09
iparralde.jpg
Manu Robles-Arangiz Fundazioa Ipar Euskal Herrian 2004ko amaieran hasi zen lanean, dinamika progresista edo/eta abertzaleen mesedetan lan egiteko, batetik, eta ELAren eta Iparraldeko eragileen artean harremana bideratzeko, bestetik.

ITxetx, Xabier eta Mattin, Fundazioko sarreranparraldean ELAk forma berezia hartu du, eta borondatea da bertoko militanteekin batera erabakitzea zein den egin beharreko lana, baita berau nola garatuko den ere. MRA Fundazioaren bitartez du ELAk presentzia Ipar Euskal Herrian, eta eragile, mugimendu eta elkarteekin haren bidez izaten ditu harremanak. Sortu zen une beretik lanean hasi zen, garai hartan Fundazioko zuzendari zen Fernando Iraetaren bultzadaz; duela zenbait urte Dani Gomezek hartu du lan hori bere gain. Amaia Muñoa sindikatuko idazkari nagusiaren albokoak du Iparraldearen ardura ELAko Batzorde Eragilean. Hasieran Txetx Etcheverryk ekin zion Fundazioaren eguneroko lanari; 2005ean Xabier Harlouchet hasi zen, eta 2009tik hona Mattin Ihidopek osatzen du fundazioko taldea.

Irakurri artikulu osoa