Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Maiatzaren 5an, Ignacio Zubiri eta Carlos Taiboren hitzaldia

Maiatzaren 5an, Ignacio Zubiri eta Carlos Taiboren hitzaldia

2011/04/28
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 5an, Bilboko Musika Kontserbatoriak (9.30etatik aurrera) hartuko du "Interes publikoaren alde" izenburuko hitzaldia, Ignacio Zubiri eta Carlos Taiboren eskutik.

Ignacio Zubiri, Princetoneko Unibertsitateko master eta doktorra, oso modu kritikoan agertu da azken pentsioen murrizketaren aurka, eta "Pentsioak, fiskaltasuna eta iruzurra"ren lemapean hitz egingo du Bilbon, Manu Robles-Arangiz Institutuak antolatutako mintegian. Carlos Taibo, bestalde, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren irakaslea da eta, besteak beste, deshazkundeari buruzko hainbat lan argitara eman ditu aken urteotan. "Krisia: diagnosia eta alternatiba ezkerretik" izango da bere hitzaldiaren izenburua.

Maiatzaren 5an, Ignacio Zubiri eta Carlos Taiboren hitzaldia