Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Mai 68 kolektiboak lau eguneko kultur ekitaldiak antolatu ditu Baionan

Mai 68 kolektiboak lau eguneko kultur ekitaldiak antolatu ditu Baionan

2008/04/29
Fundazioa kolektibo honen partaide da eta ekitaldiak maiatzaren 1etik 4ra iragango dira.



Egun hauetarako zehazki sortutako kolektiboak (Mai 68, 68ko maiatza) ekintza amankomun antolattu du maiatzaren 1etik 4ra. 68ko Maiatzaren 40. urteurrena betetzen den honetan, garai hartako ekintzen zentzua aurkitzera gonbidatzen gaitu kolektiboak.

Programa

Maiatzaren 1etik 4ra

Maiatzaren 68ko estetikarekin baina gaur egungo gai sozialak oinarritzat duten afitxen edo kartelen lehiaketa eta erakusketa l'Atalante Zineman, Baionan.

Maiatzak 1 Osteguna

Manifestazioaren ondotik, Maiatzaren 68ko kartel originalen erakusketaren inaugurazioa Sankara ostatuan, ondotik hamaiketakoa.

Maiatzak 2 Ostirala

L'Atalante zineman 19:30etatik aurrera proiekzioa. 68ko laburmetraiak. 20:45etan "La reprise du travail aux usines Wonder (1968)" eta "Mourir a trente ans (1982)" filmeen emanaldia, Gerard Filoche-ren partaidetzarekin

Maiatzak 3 Larunbata

10:00etan Gerard Filocheren hitzaldia Manu Robles Arangiz Fundazioan. Gaia: Nicolas Sarkozyren gobernuaren gezur ideologikoak agerian uztea.


Ostiral eta larunbatean gomendagarria da izena ematea tokia atxemateko. L'Atalante (0559557663) edo Fundazioan (0559593514)

Informazio gehiago: http://www.lejpb.com/idatzia/20080429/art208806.php