Langileen hitza Alemaniatik

2013/04/19
DSC00761.JPG
Aupa guztioi! Iada, hiru hilabete iragan dira, eta hemen jarraitzen dugu eguneroko borrokan Peroteko 74 langileok. Ez dugu inolaz ere, bukaerararte ETSIKO! Herenegun, eguerdiko 12etan abiatu ginen Alemaniaruntz 74 langileon izenean, 22 lagun. Gogor egin zitzaigun irteera unean, etortzea ezinezkoa izan zaien lankide guzti horiei adioa ematea.

Une horretan, konturatzen zara benetan, zenbaterainokoa den guztiok dugun elkar jarraitzeko desio hori. Jende asko somatu nuen negar malko bat baina gehiagorekin berauen masailean....ez dut ukatuko, ni ere hortxe nintzen. Barne barneraino iritsi zitzaidan eta ez dut uste bakarra izan nintzenik, bidaian barne abiatu ginen guztiok argi izan genuen. Begirada batek....asko esanen du.

Lankideok, esaidazue: nor ez da behera etorri? Nork ez du, guzti hau, ezinezkotzat eman, nori ez dio bizitza pertsonalean era bat edo bestean afektatu?

Zer esan gure famili, lagun, herritar....zelakoak zareten!zuen presentzia gure babesa ere bada, eta bihotz bihotzez eskertzekoa. Esker mila denbora guzti honetan gure ekitaldi guztietan presentziaz edo zeuon buru horietan izan gaituzuelako. Lankideok, esaidazue: nor ez da behera etorri? Nork ez du, guzti hau, ezinezkotzat eman, nori ez dio bizitza pertsonalean era bat edo bestean afektatu? Ez, ez dugu ukatuko. Kontuan hartu, ez garela langileok bakarrik sufritzen ari gure azaletan, gure familiak ere hor daude. Gu....beraiek gara eta beraiek... gu. Ez dago eskubiderik gutako bakoitzaren lanpostuarekin era ziztrin horretan aritzeak. Gure lanpostuak, langileon eskubideak lortzeko, ahal dugun guztia eginen dugu eta ez dugu inolaz ere atzera egingo.

Iritsi gara, nekea nabari da gutako bakoitzean. Gosaldu ostean, gaurko ekimenari hasiera ematera goaz. Hor goaz, gure pankarta, kartel.... hau izugarria da. Inpotentzia, pena, amorrua nabari ditut neure barnean. Izugarrizko pabeioia dut bistan eta makinen soinua dut entzunen....GURE LANA !! Polizia, seguridadea....gu baina gehiago dira ta! Konzentrazioan gaudelarik, beldurra da nabari, beste era batera esanda akojonaturik daude. Alde batetik langilegoa, ezkutuan..agurra ematen digute, presio pean dihardute. Ta beste aldetik zuzendaritza....ez digute harrerarik eman, noski. Bai lantegiko komiteak eta I G Metall sindikatuak. Beraien laguntza, babesa eskertzekoak dira. Hitz batzu eskeini dizkigute, bertan egon dira konzentrazio amaierararte. Galderak , grabaketak....ura ekarri digute. Eguzki dugu lagun! Nekea dugu, goran aipatu dedan bezala. Pena merezi du egiten ari garen guzti honek, eta bizitza osoan izanen dugu gogoratu.

Goizeko 7rak dira, gaurko eguna ekimenez beterik dugu. Argi daukat, borroka dela bide bakarra eta ez dudala momentu bat ere galduko, gutako bakoitzaren lanpostu baten alde egiteko. Beno lagunok, zer esanen dizuet! Animo, eutsi goiari. Lortuko dugu, jarrai dezagun bide beretik, pausoz pauso. Ikus dezatela hor gaudela, eskubideen alde lan eginen dugula, familiak hor ditugula eta guztion artean lortuko dugula, ez diegula utziko gutako bakoitzaren bizitzarekin era horretara jokatzen.

Gaur gu, bihar edozein. Guztion artean lortuko dugu.

Mikel, Unai, Gabi...... izugarriak zarete. Eskerrak eman, ELA-ren izenean eman diguzuen aukera honengatik. Eskerrak eman, guregan izan duzuen eraginagatik, zuek barik, guzti hau , ezinezkoa izango zitekeelako.

Eskerrak eman, zuen famili horretan eskaini izan diguzuen eta eskeintzen ari zareten babes guzti horrengatik. Eskerrak eman, bidaia honetan aurretik aipatutakoez gain, inguruko lantegietatik eman diguzuen laguntzagatik. Gaur gu, bihar edozein. Guztion artean lortuko dugu.

ANIMO..........PEROT-EKO LANGILEOK EZ DUDU ETSIKO!

Irantzu.