Langile borrokaren epika

2019/10/23
Langile borrokaren epikan emakume gutxi dago. Koadroetan besoetan eusten diegu haurtxoei, ogia eta arrosak eskatzen ditugu, edo “gure” gizonen ondoan ibilian goaz… baina gutxitan idatzi dugu langile borrokaren epika.

Irantzu Varela eta SorayaIrantzu Varela Urrestizala, kazetari feminista (testu hau Berdea da more berria liburuaren hitzaurrea da)

Zeren langile borrokak denbora gehiegiz ulertu du zapalkuntza nagusia dela ugazabek gizonei lan-indarra ebastea. Gizonok egunero beraien etxetik ateratzen ziren biziraupena irabazteko, doi-doi ez hiltzeko balio zuen biziraupena.

Klase kontzientzia kontzientzia feministarekin batera ezagutu nuen, gure etxean denek egiten zutelako lan asko, baina emakumeek ez zuten kobratzen

Langile borroka fabrikatan, lantegitan, meategitan, muntaia-kateetan, obretan, itsasontzitan, landa eremutan marraztu da. Beso sendoz, esku handiz, bizarrez, eta ahots baxuz margotu da. Halakoa da koadroa, langile borrokak (edo gutxienez zati batek) jarraitzen du pentsatzen kapitalismoaren zapalkuntza nagusia klase zapalkuntza dela. Klase barruan zapalkuntzarik (eta zapaltzailerik) egongo ez balitz bezala.

Langile borrokak gutxi pentsatu du, eta are gutxiago borrokatu, emakumeen alde. Emakumeek fabrikatik, tailerretik, meategitik, egunero etxera itzultzen ziren gizonek bizirik iraun zezaten, sare ikusezin baina ezin hondatuzkoa eraiki zuten. gizonak bizirik, seme-alabak ere bai. Emakumeek jaten eta edaten ematen zieten, lotarakoa,

Muntaia-kateko katebegi gaixoak eta zaharrak zaintzen zituzten; itsasontziek pagatzen zituzten sareak josten zituzten; gizonen pare makurtzen ziren soroetan.

Horregatik, azterketa askorik ez nuen egin behar izan ulertzeko Bizkaiko egoitzetako langileen borroka, langile borroka eta feminista zela

Langile borrokak onartu du emakumeek beti egin dutela lan, baina gizonen alboan lan egin dutenean baino ez du aitortu, haiek bezainbeste egin dutenean, ziurrenik haiek baino gutxiago kobratuta.

Alabaina, langile borrokaren epikak ez du zuzen jokatu emakumeekin, zeintzuri lan-indarra lapurtu dieten hil arte zorua garbitzen jakin dutenetik, zortzi orduko lanaldirik gabe, baja ordaindurik gabe, opor ordaindurik gabe. Ez du zuzen jokatu lan-indarra erditzen zutenekin, lan-indarra elikatzen eta zaintzen zutenekin, haien lanaren bidez lan-indarra ez zela agortuko bermatzen zutenekin. lan hori, inork, ezta emakumeek ere, ez zuten lantzat.

Kapitalismoak hori gabe ezingo luke iraun, ezta giza espezieak ere, egiazki behar-beharrezkoa den lan bakarra zaintza baita. Zaintza emakumeei kapitalismoak ezarri digun lana da, eta gure lan-indarra gaizki ordaintzeko duintasunik ere ez du izan. Maitasunagatik, erruagatik, ohituragatik, behar gorriagatik, zaintzera derrigortu gaitu, jomugan jar ez gaitzaten edo hil ez gaitzaten.

Horregatik, urtebete baino gehiagoz borrokan aritu ziren emakume ausarten elastiko berdea gordetzen dut.

Eta, jada, gizadi osoa zaintzeko maitasunik ez genuenean (denok batera ere ez), eta deus ere ordaintzen ez zigun merkatuari eskulan merke-merkea ematen jarraitzeko… bada, ordaintzen hasi ziren.

Zaintza egiazko lan bihurtu zen, ordainpeko lana zelako. Okerren ordaindutako lana. Lanik prekarioena. Eskubide gutxieneko lana. Lan feminizatuena.

Beti gurea izan den lana.

Klase kontzientzia kontzientzia feministarekin batera ezagutu nuen, gure etxean denek egiten zutelako lan asko, baina emakumeek ez zuten kobratzen. Eta emakumeek bazekiten ez zela bidezkoa, baina ez zegoen besterik. Eta gizonek uste zuten hala behar zuela izan.

Horregatik, feminismoa ez dut ulertzen, ez bada langile borroka. Eta horregatik, ez dut langile borroka ulertzen, ez bada feminista.

Horregatik, azterketa askorik ez nuen egin behar izan ulertzeko Bizkaiko egoitzetako langileen borroka, langile borroka eta feminista zela.

Zeren lan baldintza hobeak eskatzen zituzten, baina baita lana beste modu batez egitea ere. Soldata bidezkoa kobratzea eskatzen zuten, baina baita denbora gehiago ere, artatzen zituzten pertsonen zaintza-modua ez zedin ganadutegia izan, baizik eta zaintza. Hala, sentitu zezaketen haiena ez zela biziraupena, lana baizik.

Sektore biziki feminizatua, lotsagarriki prekarizatua, non zaintza muntaia-kate bihurtu arte merkantilizatzen den, langile borroka eta feminista da. Eta borroka feminista eta obreroa da.

Horregatik, ez nuen zalantzarik izan eskatutakoa egiteko, alegia, hura borroka feminista zela zalantzan jartzen zuenari bestelakoa sinestarazteko ahalegina egiteko. Horregatik, hunkitu nintzen mobilizazio batean megafonoa eman zidatenean. Horregatik, Arriagako kanpaldian hauspotu genituenean, konturatu nintzen irabaziko zutela. Horregatik, urtebete baino gehiagoz borrokan aritu ziren emakume ausarten elastiko berdea gordetzen dut. Borroka irabazi zuten, eta asko galdu zuten. Nekatu, erre, (batzuk dibortziatu ere bai), eta haserretu ziren, arrautzei eusten zieten ugazabei aurre egin zieten (hori baino ez baitute errespetatzen).

Nora iritsiko ziren ez zekiten, horregatik hasi zuten borroka. Uste dut eredu direla gauza askogatik: langile borroka eta feminista izan delako; ausartak izan direlako; arrautzei eusten dietenei irabazi dietelako; beraientzat eta besteentzat borrokatu dutelako; bazekitelako batzuk asko galdu behar zutela, besteok dena gal ez dezagun…

Langile borrokaren epika emakume feministaz beteta dago. Borroka feministaren epika emakume langilez beteta dago.

Eskerrik asko emakume haiek izan zaretelako.