Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Lana sexuaren arabera banatuta, prekarietatea bermatuta

Lana sexuaren arabera banatuta, prekarietatea bermatuta

2016/03/04
Soldaten arteko aldea, lanaldi partzialeko kontratuak, zaintza-lanak, etxeko lana, behin-behinekotasuna, beirazko sabaiak, segregazio horizontala, haurdunaldiak, diskriminazioa... Inoiz gertatu al zaizu horrelakorik eta emakumea zara? Bada, ez da txiripaz gertatu.

ELAren eskuorria martxoaren 8ari begira

Lana sexuen arabera banatzen da: lan feminizatuak balio gutxiagokoak dira, lan maskulinizatuak baino, gizarte-iritziaren eta ordainen arabera. Tresnak ekoiztea gehiago baloratzen da, pertsonak zaintzea baino, edo etxeak garbitzea baino.

Hortaz,lan-merkatuan eta hortik kanpo ere dagoen emakume eta gizonen arteko egitura-desberdintasunak betiko bermatzen du prekarietatea.

Prekarietatea emakumea 1

Azkenaldi honetan jendarte osora hedatu da prekarietate hitzaren esangura, baina ELAtik gogora ekarri nahi dugu emakumeek beti egin behar izan diotela aurre prekarietateari, batzuetan errealitate hori ikusgai egon ez bada ere. Mariberen, Ainhoaren eta Irantzuren testigantzak oso baliozkoak dira borroka horiek denon aurrean  jartzeko, haien lantokietan eta lantokitik kanpo.

Prekarietatea emakumea 2

ELAk tresna erabilgarria izan nahi du borroka honetan.

Prekarietatea emakumea 3

Gora emakumeon borroka!