Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Lan arriskuen prebentzioari buruzko 31/95 legearen laburpen gida

Lan arriskuen prebentzioari buruzko 31/95 legearen laburpen gida

2013/01/22
Hona hemen ELAko lan-osasunerako arloak egin duen gida berria. Lan-osasunaren liburutegian erantsi beharreko dokumentu honek Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen laburpen bat izan nahi du (azaroaren 8ko 31/95 Legea). Era berean, 2007an plazaratutako argitalpenaren eguneratzea da.

Jakin badakigu lan-osasuna gaur egun lantokietan bizi dugun klase-gatazkaren beste osagai bat dela. Osasuna ez da lehentasunezko kontua enpresaburuen klasearentzat, eta are gutxiago krisi abagune honetan, arlo honetako inbertsioak murrizten ari baitira.

Arlo honetan aurrerapausoak lortuko baditugu, gure osasuna babesteko eskaera ekintza sindikalean txertatu beharra dago. Hau da, legea betearazi beharra dago eta hobekuntza osagarriak ere lortu behar dira; horrekin bat, gainera, ukitzen gaituzten lan-osasunari buruzko erabakietan partaide izatea lortu behar dugu eta, nolanahi ere, enplegu duin eta osasungarria aldarrikatu.

Dokumentu honek, beraz, laguntza eman nahi die zeregin horretan prebentzio arloko delegatuei eta ELAko kideei, prebentzioaren inguruko araudian aitorturiko eskubideak oinarri bat baitira, lan sindikala garatu ahal izateko. Espero dezagun argitalpen txiki hau zuentzako lagungarria izatea, eta argi daukagu, legean aitorturiko oinarri minimo honetatik abiatuta, gure osasuna babestu eta hobetzeak inoiz baino gehiago behar duela bai antolaketa bai ekintza sindikal aldarrikatzailea.

Liburuxka osoa irakurri

Lan arriskuen prebentzioari buruzko 31/95 legearen laburpen gida