Hemen zaude: Hasiera Artikuluak "No pudimos ser amables. ELA 1976-2006" Kortabarriaren liburuaren aurkezpena Durangoko Azokan.

"No pudimos ser amables. ELA 1976-2006" Kortabarriaren liburuaren aurkezpena Durangoko Azokan.

2016/11/28
Datorren abenduaren 5ean, German Kortabarriak "No pudimos ser amables. ELA 1976-2006" liburuaren aurkezpena egingo dugu Durangoko Azokan. Egilearekin batera Joxangel Ulazia (Manu Robles-Arangiz fundazioa) ere bertan izango da.

Noiz: Abenduaren 5ean, goizeko 11:00tan.

Non: Azokako areto Nagusian

Ezustekoa eman du azken urteetako ELAk: sindikatu neurritsuaren jokabide oldarkorrak, erakunde estatutu-zalearen indarreko markoaren ukoak, edota solaskidetza instituzionaletik kontraboterearen lubakietara egindako jauziak harritu egin ditu ELA ondo ezagutzen zutela uste zutenak ere. Itxuraldaketa hori gidatu duen logika azaltzen digu ELAren ibilbidea barrutik bizi izan duen German Kortabarriak. ELAren barne-prozesuaz gain, tarte zabala hartzen dute liburuan beste gai askok, hala nola LABekiko harremanak, gobernu eta alderdiekin izandako gorabeherek, ETAren esku-hartzeen eraginak, Gernikako ekitaldiak, Lizarra-Garazik, Loiolako prozesuak eta Ibarretxe planak. Kontuak «ahalik eta zintzoen» jasotzen saiatu dela dio egileak, «datuen makuluetan bermatuz memoriaren zalantza eta amarruak». ELAren ibilbidearen eta, zeharka bada ere, une politiko garrantzitsuen lekukotasuna duzu, bada, liburu hau.