Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Kontsumituko dugun elektrizitatea %100 berriztagarria izango da

Kontsumituko dugun elektrizitatea %100 berriztagarria izango da

2014/07/30
Energia janaria eta ura bezain oinarrizkoa den lehentasuna da. Eta horregatik da beharrezkoa herritarrok energiaren kontrola guregain hartzea eta duen garrantziaz kontzientziatzea kontsumo iraunkor eta arduratsua bultzatuz. Azken hilabeteetan ELAn sarritan aritu gara energia ereduaren aldaketaren beharraz, baina ez da nahikoa eta horregatik pausu bat haratago joatea erabaki dugu komertzializadora elektrikoz aldatuz. Horrela ELAko lokal guztietan kontsumituko den energia berriztagarria izango da, Goiener kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile izatera pasatuz.

ELAren 21. Ingurumen Buletinetik hartua

ELA sindikatuaren 21. Ingurumen buletinaEnergia janaria eta ura bezain oinarrizkoa den lehentasuna da. Eta horregatik da beharrezkoa herritarrok energiaren kontrola guregain hartzea eta duen garrantziaz kontzientziatzea kontsumo iraunkor eta arduratsua bultzatuz. Azken hilabeteetan ELAn sarritan aritu gara energia ereduaren aldaketaren beharraz: eredu aldaketa bultzatzeko plataformetan parte hartuz, Euskal Herriarentzat etorkizuneko energi eredu iraunkor baten aukerak azaltzen dituen dokumentuak publikatuz, edo energian oinarrituriko jardunaldiak antolatuz. Ez da gutxi sindikatu batentzat, bere indar gehienak langileon lan eskubide eta eskubide sozialak defendatzeko bideratzen baititu. Baina ez da nahikoa eta horregatik pausu bat haratago joatea erabaki dugu komertzializadora elektrikoz aldatuz. Horrela ELAko lokal guztietan kontsumituko den energia berriztagarria izango da. Zaila dirudi, baina benetan ez da hain zaila. Nahikoa da ohiko enpresa elektrikotik energia berriztagarria kontsumitzeko kooperatiba batera pasatzea. ELA Goiener kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile izatera pasako da.

ELA Goiener kooperatibako bazkide eta kontsumitzaile izatera pasako da

Goiener irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. Elektrizitate berriztagarria merkaturatuz lorturiko etekinak kooperatibara itzultzen dira, eta bazkideek asanbladan erabakiko dute zertara bideratu diru hori. Era berean, bazkideek sorkuntza berriztagarriko egitasmoetan inbertitu ahal izango dute, kooperatibak berak kontsumituko lukeelarik ekoizpen hori. Azken helburua kooperatibak sorturiko energia kopurua bazkideek kontsumitzen duten kopuru bera izatea da, guzti hori energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrena eginez. Goienerrek kooperatibak tokiko ekonomia bultzatzen duten eragiletzat dauzka. Horregatik, penintsula osoan merkaturatzea posible izanagatik ere Euskal Herrian zentratzen dira, estatu mailan tokiko kooperatibak bultzatzen lagunduko duten arren.

Ezinbestekoa da legediak eta instituzioek Euskal Herriarentzat eta bertan bizi garenontzat energia eredu iraunkor bat babestea eta bultzatzea

Ezinbestekoa da legediak eta instituzioek Euskal Herriarentzat eta bertan bizi garenontzat energia eredu iraunkor bat babestea eta bultzatzea. Eta sindikatu bezala helburu hau lortzeko presionatuz jarraituko dugu. Baina herritarrok ere, energia kontsumitzaile gisa, aldaketa horretan eragin dezakegu. Indarrak batzen baditugu eta gure kontsumoa aldatzen badugu, enpresak behartuko ditugu energia berriztagarri gehiago ekoiztera eta aldiberean nuklearra, ikatza edo gasa bezalako energia iturriak alde batera uztera. Horregatik eman behar dugu pausu txiki hau, gure etxeko energia hornitzailea aldatzea. Ez da asko kostatzen, tramitea azkar egiten da, baita internet bidez ere, eta kooperatiba arduratzen da hornitzaile arruntarekin kontaktuan jarri eta aldaketa egiteaz. Egun gutxitan energia berriztagarria izango dugu etxean.

Baina herritarrok ere, energia kontsumitzaile gisa, aldaketa horretan eragin dezakegu

ELAren kasuan, etxe arrunt bateko kontsumoa baino handiagoa izaterakoan, kooperatiba auditoria energetiko bat egiten ari da kontsumo eraginkorrago bat izateko neurriak proposatu asmoz, energia eta dirua aurreztea da asmoa. Pausu txiki honekin denok irabazten dugu eta ez du ia inork galtzen. Enpresa energetiko handiek soilik galduko dute, orain arte beraien boterea herritarroi ahal den beste estutzeko erabili duten horiek, beraien ekintzen ondorioz jendea gosea eta hotzak egotea axola ez zaien horiek soilik.

Kontsumituko dugun elektrizitatea %100 berriztagarria izango da