Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Klima: 15 000 pertsona Baionan, IPCC/GIEC-aren 1,5°C txostenaren ateratzea kari

Klima: 15 000 pertsona Baionan, IPCC/GIEC-aren 1,5°C txostenaren ateratzea kari

2018/10/09
Baiona, urriaren 7a - 15 000 pertsonatik gora etorri dira asteburu honetan Baionan iragan den klimari buruzko mobilizazio garrantzitsura. Alternatiba Itzuliaren heltzearekin, Alternatiben herrixka erraldoiak, hitzaldi eta herritar emulazio giroak markatuak zituen bi egunak bururatu dira lurraldeen berehalako eraldatzea abiatzeko manifestuarekin.

Bizi! mugimenduak idatzitako artikulua (Enbatan argitaratua)

Alternatiba2018

Klima aldaketaren asteburua, baldintza meteorologikoak kontra izanagatik, arrakastatsua izan da: Alternatiba Itzuliaren helmugaratzean eta Baionako Alternatiba 2018 edizioan, kasik 15.000 lagunek parte hartu dute. Horien artean, 200 pertsonalitatetik gora, zientzialariak, arduradun politiko eta elkarteetakoak, artistak, ministro ohiak. Hego Koreatik egin Duplex emankizunean, Valérie Masson-Delmottek, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Batzordeko kideak, 1,5°C txostenaren onartzearen berri ona eman zigun Baionan bildutako jendeari, eta Alternatiba Itzulia bezalako herritar ekintzekin segitzeari sustengua ekarri zion.

Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Batzordearen 1,5°C txostenaren ateratzearen bezperan, Baionak mezu sendoa eman zuen. Azken manifestuak, Gabyk eta Moribak irakurria -biak hamasei urtetakoak; Gaby Poitiers-eko lizeoko ikasle gaztea, eta Moriba Mediterraneoa zeharkatzen zuenean salbamendu-ontzi batek itotzetik sokorritu gazte ginearra-, gure lurraldeen berehalako metamorfosirako dei dardarikatsua bota du. "Urrats ttipien politikatik urrun, eta munduaren tenperatura goratzea 1,5°C-ko langa kritikoaren azpitik atxikitzearen aitzinean, funtsezkoa da gure lurraldeetako  metamorfosi ekologiko eta soziala martxan ezartzea: helburu horiek lortzeko behar diren neurriak, gaurdanik ematea, gure erantzukizuna da; baita gure tokiko hautetsien mobilizatzea ere, eta 2020an ez dudarik ukaitea kontuak eskatzeko", dio Alternatibako Pauline Boyerrek,

Alternatiba herriko plazetan bilduriko jende ostearen gainetik, banderolak sei hizkuntzatan (frantsesa, euskara, ingelesa, gaztelania,  arabiera eta txinera) gogoraraziz: "1,5ºC, oraino posible da. Alda dezagun sistema, ez klima". Gizarte justuagoen, solidarioen eta iraunkorragoak egitea erdiesteko. "Klima-aldaketaren ondorioen zafraldia jasaten duten munduko milioika pertsonentzat 1,5°C hil ala biziko larrialdia da jadanik, batez ere, historikoki sorrarazi ez duten fenomenoagatik, jende eta sozial mailan gogorki kostatzen zaien hegoaldeko herrialdeentzat. Munduko tenperaturaren goratzearen 1,5°C-z petik atxikitzeko aukera ttipia gelditzen zaigu, baina horrek egungo sistemaren aldaketa masiboa eta berehalakoa eskatzen du, eta geoingeniaritza edo nuklearra bezalako soluzio faltsuei uko egitea!" Amis de la Terre-ko Florent Compain-en ustetan.

Bukaerako mitina Vincent Verzat «Il est encore temps / Oraino garaiz gara» elkartekoak, datozen mobilizazioen segidaren aldeko ekintza bateratu deialdi batekin bururatu da: gure agintariei IPCC/GIEC talde zientifikoaren txostenaren ondorio nagusiak ematea, klimaren aurka doazen xede eta politika suntsikorren kontrako ekimenak, esku gorri sinboliko baten bidez, edo urriaren 13ko ibilaldia, etorriko diren mobilizazio berriak izanen dira. «Alarma gorria piztu da: hemendik aitzina ez dugu beste alternatibarik. Handituz doan herritar multzo bat prest dago bortizkeriarik gabeko ekintzak egiteko eta ez du dudatzen klimarentzat kaltegarriak diren proiektuak eta politikak gelditarazteko desobedientzia zibilean sartzeko». «Datozen epeen kari, segituko dugu mugimendua garatzen, horien artean Parisen, abenduaren 14an COP24 denboran, Société Générale bankuaren garbiketa erraldoiaren operazioa» amaitu du Action Non-Violente COP21 elkarteko Jon Palais militanteak.

Jarrera hori asteburu honetako mobilizazioak baieztatu du: euria eta haizea eginik ere, parte hartzearen aldetik, baita erakusmahai, animazio, aurkeztutako alternatiba, erakusketarien eta hitzaldien aldetik ere, agerrarazi digutelako martxan ezar daitezkeen nahasmendu klimatikoa gelditzeko aterabideen aniztasuna. Baionako herritar burbuilatze honek islatzen du 4 hilabetez Alternatiba Itzulian ikusi dena, hots, orotara 77 000 jende baino gehiagok erakutsi duela bere deliberamendua gauzak zehazki aldarazteko.

Oraingo gobernuaren klimaren bilana eta trantsizio energetikoa, trantsizioaren kontrako oztopoak, ekonomiaren birtokiratzea, trantsizioaren diruztatzea, garraioak, energia berriztagarriak, elkartasuna eta klima-justizia bezalako oinarrizko erronkak hunkitzen zituzten kasik 50 hitzaldirekin (6263 partehartzaile), bidean diren gogoetak sakontzen lagundu du asteburuak. Alternatiba zehatzek, hala nola, Enargia,% 100ean berriztagarria den elektrizitate hornitzaileak edo euskoak, jadanik Europan zirkulazioan duen monetaren kopuruan lehena denak, asteburu honetan milioi euskoaren heina gainditu du, horiek guziek erakutsi dute eskalaz aldatzeko gaitasuna badela. Herritar pesta handi itxurarekin, Alternatiba 2018 ekimenak berretsi du nahasmendu klimatikoaren aurkako erronka erabakigarria ez dela hamar milaka herritar altxatzeko prest diren hil ala biziko desafioa bakarrik, bainan gizarte jasangarriago eta erakargarriagoen aldeko oinarria ere.

Argazki guziak hemen: https://drive.google.com/drive/folders/1crV9bSruBURKd-dgnAKGJqoHTSofKfVh

Bideoentzat lehen gaiak hemen: https://drive.google.com/drive/folders/1crV9bSruBURKd-dgnAKGJqoHTSofKfVh

Ondoko loturetan: 

·         Manifestua: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2018/10/Manifeste-Alternatiba-2018-7-octobre-FR-EUS-ENG-ESP.pdf

·         Ekintzarako deia: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2018/10/appelaaction.pdf

#Alternatiba2018

Klima: 15 000 pertsona Baionan, IPCC/GIEC-aren 1,5°C txostenaren ateratzea kari