Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Kapitalismo-Sozialismo talkak ekarri zuen Ongizate Estatua

Kapitalismo-Sozialismo talkak ekarri zuen Ongizate Estatua

2013/03/01
Xabier Anzak Otsailaren 27an Oiartzunen emandako hitzaldia, Azmarrin elkarteak antolatua. "Zer egin diogu Marx-i horrelako krisia pairatzeko?" Sozialismo eta Kapitalismoaren arteko talkak ekarri zuen II mundu gerra ondoren Ongizate Estatuaren konpromisoa. 70. hamarkadatik aurrera Kapitalistek erasora jotzen dute, Neoliberalismoa inposatuz Shock Doktrinaren bidez. Sozialismoaren bandera berreskuratu behar dugu, baina zer sozialismo?

Lehenik eta behin Naomi Klein-en "La doctrina del Shock" liburuan oinarritutako bideoaren laburpen bat ikusi genuen.

Ondoren, Xabi Anzak Shock Doktrinaren ildotik jarraituz, azaldu zuen nola heldu garen krisi honetara II. mundu gerra ondoren Europan kapital eta lanaren arteko konpromisoa izan zen Ongizate Estatutik abiatuta.

HItzaldia jarraitzeko Xabik erabili zituen gardenkiak hemen.