Joxe Elorrietaren liburuaren aurkezpen hitzaldia

2012/11/27
aurkezpen txartela2.jpg
"Renovación sindical. Una aproximación a la trayectoria de ELA" Txalapartarekin batera argitaratu berri dugula eta, Joxe Elorrietak hitzaldia emango du datorren asteartean, abenduaren 4a, 16:00tan Bilboko ELAren egoitzan.

Gaurkotasunez betetako lan sakon honetan Joxe Elorrietak ederki laburbiltzen du ELA sindikatuak azken hamarkadetan egin duen trantsizio bikoitza: alde batetik, eredu sindikalarekin zerikusia duena (instituzio sindikatu izatetik kontrabotere sindikatura), eta bestetik auzi nazionalarekin lotua dagoena (estatutismotik subiranismora). Horretarako nazioarteko sindikatuen esperientzia desberdinak ikertu eta alderatuko ditu, baita sindikatuak berak beste erakunde eta errealitate sozialekin izan dituen harremanak ere, ekintza kolektiboa indartu eta dinamizatzeko asmoz, beti ere, gizarte eraldaketa buruan izanda. Zeren eta "Europako erakunde sindikal handientzat zailtasun nabarmenez josia dagoen garai honetan ELAk idatzi duen historia bizia, arrakasta horren baldintzak aztertzera bultzatzen du" (Christian Dufour eta Adelheid Hege, 2009)

Gehiago irakurri