Hemen zaude: Hasiera Artikuluak J. F. Azurmendi:"Erradikala da ELAk duen askatasuna"

J. F. Azurmendi:"Erradikala da ELAk duen askatasuna"

2014/12/04
Elkarrizketa sozialean ez parte hartzeagatik ELA eta LABi sindikatu izaera kentzeko proposamena egiten duen Confebasken dokumentuari buruz galdetuta honakoa bota zuen Joxe Felix Azurmendik abenduak 2ko Faktoria saioan: "funtsezko eztabaida beste bat da, batzuk uste dute ELA bere jokotik kanpo dabilela, ez dagokion lekuan... ELA oso etsaia da oso askea delako, eta finantziazio propioa duelako. Oso organizazio sendoa du."

"Lujuak nahi du jakin nondik jaso zuen dokumentua LABek. "Guk ez dugu hori sinatu" esan zuen. Nik uste horretaz zerbait bazekiela, erantzuteko moduagatik. Denbora asko pasa da, gainera, erantzun duenerako.

Baina funtsezko eztabaida beste bat da. Alderdi batzuek mahai gainean jarri izan dute: batzuk uste dute ELA bere jokotik kanpo dabilela, ez dagokion lekuan sartzen dela, eta abar.

ELA oso etsaia da oso aske delako, eta finantziazio propioa duelako. Oso organizazio sendoa du. Benetan, horrelako organizazio garrantzitsu batek, indar eta askatasun horrekin, problema asko sortzen dizkie batzuei zein besteei.

ELAk beti arrazoia ez du izango, baina, daukan askatasuna oso jende gutxik du. Alde horretatik ELAk esaten duena aztertzeak merezi du gutxienez.

ELAk historia bat du, eta ez da aurten hasi. Lehen esaten zuten Elorrieta zela erradikala. Gaur esaten dute "Txiki" Muñoz dela erradikala. Ez, erradikala dena da daukaten askatasuna gauzak aztertzeko eta gauzak defendatzeko duten euren modua, besterik gabe."

J. F. Azurmendi:"Erradikala da ELAk duen askatasuna"