Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Isabel Rauber-en "Sujetos Políticos" liburuaren sintesi bat

Isabel Rauber-en "Sujetos Políticos" liburuaren sintesi bat

2013/07/01
Manu Robles-Arangiz Fundazioan Isabel Rauber-en "Sujetos Políticos" liburuaren sintesi bat argitaratu berri dugu. Garrantzi eta gaurkotasun handiko liburua, gure ustez, neoliberalismoa gaindituko duen alternatiba bat eraikitzeko gizarte eragileak, langile klasea eta politika nola uztartu behar diren aztertzen baitu. Sintesi honek "Sujetos Políticos" liburua bere osotasunean irakurtzera bultzatuko duen mokadutxoa izan nahi du bide batez.

"Sujetos Políticos" liburuak militantziaren hausnarketa elikatu nahi du berebiziko garrantzia duen gai baten inguruan: nola uztartu gizarte eragileen, langile klasearen eta politikaren arteko lana neoliberalismoari alternatiba bat eraikitzeko.  Horretarako kontzeptu desberdinen inguruan sakontzen du, hala nola, boterean, subjektu sozial, politiko eta historikoan, proiektuan, antolakuntzan, hauteskundeetan parte hartzean, estrategian...
Abiapuntu metodologikoa da egunerokotasunetik abiatzea, erreibindikazioetatik, eskaera sozialetatik, politikoan sakontzen joateko, barreiatutako eraikuntzak definizio estrategikoekin lotzen joan daitezen.
Horrek eskatzen du XX. mendeko esperientzia sozialisten akats eta ikasgaiak barneratzea: bizitza sozial eta indibiduala demokratizatuz, boterea eta borroka etikoa koherentzian eta giza zoriontasunean eraldatuz.

Aurkibidea

1.    Presentación de la problemática     7
2.    Construcción del proyecto estratégico     22
3.    Proyecto estratégico y programa político     41
4.    Sujeto social, político, histórico.     43
5.    Nuevo tipo de representación y organización políticas     50
6.    Otras tareas estratégicas     56

Dónde descargar el libro     60
Quién es Isabel Rauber     61

Irakurri liburuaren sintesia Estrategia y tareas de los actuales movimientos sociales