Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Indarkeria sexista: erne barruan daramagun matxistarekin

Indarkeria sexista: erne barruan daramagun matxistarekin

2013/11/28
Azaroaren 25ean (Indarkeria sexistaren nazioarteko eguna) Miriam Herbonek hitzaldia eman zigun Bilbon. Hemen duzue bertan ikusi genuen filma laburra, Miriamek ondoren esan zituenak eta Miriamen hitzaldi osoaren bideoa. Ekitalditik inor ez zen atera sartu zen modu berean. Miriamek eta filmak barrenak ikutu zituen.

Miriam HerbonBadakit urtero halako ekitaldi bat egiten duzuela. Pertsona bat etortzen zaizue hitzaldi bat ematera. Ni beste zerbait egiten saiatuko naiz, zerbait desberdina zuek bizi dezazuen zertaz ari garen emakumeen kontrako indarkeriaz ari garenean. Horretarako filma labur bat aukeratu dut, “Desenfocada” izenburua duena. 13 minututan garbi erakusten du zer den emakumeen kontrako indarkeriazko harreman bat bere osotasunean.

“Desenfocada” filmeak 13 minututan garbi erakusten du zer den emakumeen kontrako indarkeriazko harreman bat bere osotasunean

Filma honela ikusteko gonbita egin nahi dizuet:

Mutilek galdera hau egiozue zeuon buruari: Tratu txar egile hau nire ezagunetako bat izan liteke?

Neskek ikus ezazue bera izango bazinete bezala. Guretzat ez da proposamen ezezaguna, ba al da zerbait Anagan zugandik aldentzen duena, zuk Ana ez zinela inoiz izango pentsarazten zaituena?

Ez du inor indiferente uzten ezta? Ikusten duzu gizonak beragan pentsatzen duela soilik. Berdintasuna al dago harreman honetan? Kontziente dira berdintasun gabezia horretaz? Gizonak guztia manipulatzen du. Manu bere lagunarekin garagardo bat hartzera ideia argiarekin iristen da etxera. Emakumeei buruz diskurtso garbia dauka. Bi emakume mota daude: nire seme-alaben ama izan daitezkeenak eta putak. Hau ez dugu gainditu, gure barnean bizi den patriarkatua da.

Filman bi momentu klabe daude, bi tentsio une:

Emakumeen kontrako indarkeria ez da amaituko dauzkagun sinismen matxistekin amaitzen ez dugun artean

1. Bainugelan, gizonak dionean “zuk ez zenidake hori egingo ezta? Zu ez zara horietakoa”. Neskak lasaitu egiten du.

2. Neskak lagunekin aterako dela dionean. Gizonak kolpe bat ematen dio ateari. Hori indarkeria da. Kolpea ateari ematen dio, baina esan nahi du hurrengoa neskarentzat izan daitekeela.

Tonta deitzen dio pare bat aldiz. Anaren mobila hartzen du, neskaren lagunari gezurra esaten dio, neska errudun sentiarazten du, ez dela beretaz arduratzen sentiarazten dio.

Hau egunero gertatzen da tratu txarrak izaten diren etxeetan. Desberdina da maitasun txarra eta tratu txarra. Aurrerago azalduko dut.

13 minutu hauetan bortxaketa bat gertatu da. Sexu indarkeria ez da soilik ematen hitzez ez esatean. Indarkeria ikusezin bihurtzen dugu eta natural bihurtzen dugu. Ez da erraza ikustea. Ez badugu ikusten ez gara errudun sentitzen, Guztiok daukagu patriarkatua barnean sartua. Heziketa behar da indarkeria matxista ikusi ahal izateko. Gure ikuspegi patriarkalaren ardura hartu behar dugu, gizartearen zerbitzura jarri ahal izateko, sinismen aldaketak lortze aldera. Sinismenak baitira emakumeak hiltzen ari direna.

Erruduntasunak, isiltasunak eta beldurrak erakusten dute maitasun txar bat tratu txar bihurtu dela

Gu guztion baitan bi emakume daude: tradizionala (matxismoan hezia, patriarkatua; ni amonatik nator) eta modernoa (teorikoki bai baina esperientzia mailan gutxi). Gure baitako zati handiena tradizionala da. Bere ardura hartu behar dugu. Hori da indarkeria sexistarekin amaitzeko inflexio puntua, gure buruarekin kritiko izatea, non eta nola erabiltzen dut nire boterea.

Adibide bat jarriko dizuet: emakume batek kontatu zidan bere senarrak eskua sartu ziola irakiten zegoen zopan. Zergatik? Senarra erre egin zelako koilara ahora sartzean. Adibide hau ez da orain 100 urtekoa, orain dela 2 urtekoa baizik, Berrizen.

Zerk eraman du gizon hau hori egitera? Bere emazteak zopa puntuan izateko obligazioa zuela sinisteak. Sinismenak dira, hiltzen duten sinismenak. Emakumeen kontrako indarkeria ez da amaituko dauzkagun sinismen matxistekin amaitzen ez dugun artean. Eta lehen esan dudan bezala, guztiok dauzkagu sinismen matxistak barnean.

Anak zergatik ez du alde egiten? Batzuk esaten dute “gizona maite duelako”. Ezinezkoa da tratu txarrak egiten dizkizuna maitatzea, beste zerbait izango da (dependentzia, beldurra, segurtasun falta, autoestimu gabezia...). Tratu txarrak ematen dituenak ere ezin du maitatu gaizki tratatzen duen emakumea.

Beldurra izan daiteke, Eta orain azalduko dizuet maitasun txarra eta tratu txarraren arteako aldea Hiru aldagai daude maitasun txar bat tratu txarra bihurtu dela adierazten diguna:

Hori da indarkeria sexistarekin amaitzeko inflexio puntua, gure buruarekin kritiko izatea, non eta nola erabiltzen dut nire boterea

1. Erruduntasuna: maitasun txarrean ez dago erruduntasunik. Gizona joatean Anak lagun bati deituko lioke maitasun txarra balitz.

2. Isiltasuna: tratu txarrak jaso duena isilik gelditzen da. Isiltzen den bitartean inork ez dio eskatuko aldatzeko, arazoari aurre egiteko. Izendatzen ez dudan tratu txarra ez da existitzen. Maitasun txarrak ez du isiltzen, lagunekin, besteekin hitz egiten du.

3. Ez dago ondorioekiko beldurrik. Ana azkenean beldurrak jota mugitzeke gelditzen da. Bera jada tratu txarren pack barnean dago.

Anak eman ahal izan zuen. Esan izan ziezaiokeen gizonari, “zurekin geratuko naiz”. Baina emateak askatasuna suposatzen du Berak egiten duna da amore eman. Amore ematen da beldurragatik. Zenbat aldiz oinarritzen ditugu harremanen loturak amore ematean? Zenbat aldiz amore ematen dut beldurrez? Zenbat aldiz eman askatasunez?

Bada zerbait tratu txar egileek ez dutena ulertzen. “Dauzkadan sinismenak gora-behera, nire askatasuna tratu txar egile gisa, tratu txarra jasotzen duenaren askatasuna hasten den tokian amaitzen da”. Baina tratu txar egilearentzat emakumea ez da subjektu eskubideduna.

Nire egoera, egun, nire amonarena baina hobea da, baina ahalduntze emozionalaren ikuspegitik ez. Bestela ez baikinen gizonen desioen menpe egongo. Nigan zati matxista bat badago, ere egongo da pertsona guztietan, ezta?

Emakume batek bere bizitza profesionalaren eta ama izatearen artean aukeratu behar duenean, erabaki hori dikotomikoa da, bietako bati uko egitea suposatzen du. Hori ez da gizonekin gertatzen. Horrek adierazten du ez gaudela guztiz ahaldunduak. Borrokatu behar dugu oraindik lortu ez dugun hori eskuratzeko.

Afinatu egin behar dugu. Tratu txarra mutatzen da, atenporala da, historikoki txertatua dago. Neska mordoa mutil lagun ohiek esanetara bizi dira, berekin ez oheratzekotan bideo intimoak interneten jartzeko mehatxupean. Filmeko gizona tipo normala da. Kalean ez du horrela jokatzen. Duen sinismen patriarkalak eramaten du horrela ekitera.

Amaitzeko ideia nagusi bat. Arduradunak gara honek gertatzeari utz diezaion gure etxean, lanean, auzoan. Hemen pertsona asko gaude eta eragin handia dugu gure inguruan. Besterik ez. Mila esker.