Iheslari eta etorkinen eskubideen aldeko martxa Europan

2016/02/26
OngiEtorriErrefuxiatuak.jpeg
Munduan 60 milio pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute beren bizilekuetatik bizia, osotasuna eta duintasunababesteko. Bortxa eta miseriatik aske bizi ahal izateko. Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: gerra eta gatazketatik iheska zetozen; andreak izateagatik eta bortxatik aske bizi ahal izateko eskubideen alde egin nahi zuten; interes ekonomikoen aurrean lurra babestu nahi zuten; beren sexutasuna eta nortasun guztiak askatasunez bizi nahi zituzten.

Ongi Etorri errefuxiatuakBihar, otsailak 27 manifestazioak Hegoaldeko 4 hiriburuetan:


Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: gerra eta gatazketatik iheska zetozen; andreak izateagatik eta bortxatik aske bizi ahal izateko eskubideen alde egin nahi zuten; interes ekonomikoen aurrean lurra babestu nahi zuten; beren sexutasuna eta nortasun guztiak askatasunez bizi nahi zituzten. Siria, Ukraina, Mali, Afganistan, Palestina, Kongo, Irak, Kolonbia ... bezalako herrietatik datoz. Heriotzatik, bortxatik eta bonbetatik urrun dagoen toki seguru batean babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira. Estatuen beharra da babes ematea haiei.

Giza eskubideei bortxa izugarria egiten zaie pertsonen gainetik interes ekonomiko eta politikoei lotsa barik   lehentasuna   ematen   zaienean

Egun hauetan hotzikara sortu beharko ligukeen datu baten berri izan dugu: adin txikiko 10.000 ume desagertu dira, inork ere ez daki egun non diren. Europako mugetara iristen diren pertsonen herenak   umeak dira. Onar ezinezko egoera da hau, haur horiek azkenean pertsonen trafi koen sareetan amaitu baitezakete bidea. Europara gatazketatik ihes heldu diren andreen egoera ere guztiz kezkagarria da. Sexu bortxan erortzeko dituzten aukerak izugarri handiak gertatzen baitira. ONUren arabera, Espainia da sexu bortxa bultzatzen duten, edo sexu zirkulazioa eragiten duten sareen helburu nagusietako bat.

Gazteiz IrekiaBabesa eskatzen dutenek ahalegin ikaragarria egiten dute Europaraino iritsi ahal izateko. Gosea, egarria, tortura, tratu txarrak eta sexu bortxak jasaten dituzte bidaian. Horren aurrean mugak indartu eta militarizatu egin ditu Europak, inor ere pasa ez dadin, erraz etortzeko bideak kenduz eta iheslariak gero eta zailago eta luzeago egiten zaizkien lur eta itsasoko ibilbideetan beren burua arriskuan jartzera kondenatuz. Iaz 3.700 lagunetik gora hil ziren Meditarrenoan, eta 2016ko urtarrilean beste 250 gehiago, 8 lagun eguneko. Gerrak eta liskarrak bultzatzen dituzten herrialdeek, leporaino nahasiakdirenak jazarkunde eta bortxazko lekualdatzeetan, ateak ixten dizkiete haiek sortutako indarkeriatik iheska datozenei, babes kontuetan dituzten betebeharrak sistematikoki bete gabe utziz. Pertsonen trafiko sareetan uzten dituzte, eta haiek segurtasungabeko txalupetan sartzen dituzte gero, gezurretako ihes-jakaz jantzirik, eta nabigazio kontuetan eskarmenturik ez duen jendeen eskuetan. Iheslariek bigarren mailan uzten dute hori, beren segurtasunarekin kezkatuak baitaude eta beren familiak heriotza arriskutik atera nahi baitituzte.

Pasaje SeguroKokatze prozesu horretan Europak 160.000 iheslari onartzeko konpromisoa hartu zuen, baina azkenean 583 bakarrik hartu ditu. Espainiak 17.000 lagun hartuko zituela aldarrikatu zuen, baina 18 bakarrik etorri dira. Pertsonen enkante lotsagarri horren ondoren, ez da gai izan lekuz aldatzen ahaleginetan diren 60 milioi horietatik segurtasunik emateko ezta kopuru txiki horri ere. Eta horri Europako zenbait herrialdek onartu dituzten neurriak gaineratu behar zaizkio.Eskudiruan 1.340€ baino gehiago duten errefuxiatuei dirua kentzen hasi da Danimarka, eta trabak jartzen ditu familiako kideak elkartzeko orduan.

Suediak, Holandak eta Finlandiak deserriratze masiboak iragarri dituzte. Espainiak Ceuta eta Melillako muga kontrolak  indartu  ditu (hesiak, Polizia Nazionala, Guardia Zibila), eta sarrera eragozten die modu seguru eta legezkoan sartzeko eta babesa izateko eskubidea dutenei. Abiapuntuan bonbardatzen dira herriak, eta gerratik eta migrazio kontroletik irabazi handiak ateratzen dituzten segurtasun- eta arma-enpresak babesten dira.

Errefuxiatuak DonostiaHonen guztiaren ondorio latzak begien bistakoak dira dagoeneko. Diskurtsu eta proposamen politiko xenofoboak indartzen ari dira, eta horrekin batera harrera guneei erasoak egiten zaizkie eta atzerritarrak kriminalizatzen dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik gertatzen ari den lekualdatze bortxatu hau da sortu den krisirik handiena, eta horren aurrean Europaren jarrerak ez du erakusten ez jendetasunik, ez erantzukizunik ez elkartasunik. Iheslariei babesa ematea ez da karitate kontua, baizik Giza Eskubideen Nazioarteko Itunek biltzen duten oinarrizko eginkizuna.

Eskerrak, hiritar gehienak, etika dela eta, beren gobernuek erakusten duten mailatik gorago daude. Gure erbesteratze garaien historia gogoan dugu eta handik ere ikasi dugu. Gerren eta indarkeriaren amaitzea nahi dugu! Jendea zauritu eta hil egiten duten muga horiek desegin nahi ditugu! Pertsonak jendetasunaz onartuko dituzten herri eta hiriak nahi ditugu!GKEak,giza elkarteak, boluntarioak.. irisguneetan eta beste hiri askotan antolatzen ari dira, biziak salbatzeko, gure herrietara datozenei laguntza eskaintzeko eta babesa   behar   dutenak   kriminalizatzen   dituzten   mezuak   eta   diskurtsoak deuseztatzeko.

Orain berehala elkartasunez eta erantzukizunez ezer ere ez egiteak irtebiderik gabeko tokira eramaten gaitu, gizadiaren suntsitzera. Giza eskubideei bortxa izugarria egiten zaie pertsonen gainetik interes ekonomiko eta politikoei lotsa barik   lehentasuna   ematen   zaienean.   Kalea   hartzeko   garaia   da:   GERRARI EZETZA! ETORKIN ETA IHESLARIEI BAIETZA!