IBEXeko kontseilariek batezbeste 279.300 euro irabazi zituzten 2011n

2013/06/11
azala.JPG
Eskuindar postulatu eta patronalak KPIaren gainetiko soldata igoerak hondamena direla diote behin eta berriro. Krisian gaudenez, gerrikoa estutu beharra daukagu, diote. Badago soldatak jaisteko hauek Brent kupelaren bilakaerarekin erlazionatzea bezalako burutapena dutenik ere, edozerk balio du soldatak murrizteko. Argi dagoena zera da, Ibex-eko kontseilariek (gehienak gizonezkoak) ez dutela teoria hau aplikatzen.

ELAren Azterketa Bulegoko 21. buletinetik hartua

Joan den astean Balore Merkatuaren Komisio Nazionalak argitaraturiko Balore Merkatu eta bere Jokabideen 2012 Urteko Txostenaren arabera, enpresa horien Kontseiluetako kide bakoitzaren batez-besteko irabazia 279.300 eurotakoa izan zen 2011n, 2010ean baino %4 gehiago. Batez-besteko igoera da hau, eta beraz, badaude are igoera handiagoak izan zituzten enpresak ere. Hain zuzen ere, 3 elkartetan igoera %7,3koa izan zen.

Gainera, kontseilari gisa buruturiko funtzioengatik banakako ordainsari osoaren laburpen bat banatzen duten elkarteak daude, baina hauek ez dute exekutibo gisa buruturiko funtzioengatik jasotako soldata eta ordainsari aldakorrik sartzen

Batez-besteko soldata gordina (hau da, Gizarte Segurantzako atxikipenak, PFEZa edo beste inolako kontzepturik kendu gabe) 26.593,7 eurotakoa izan zela 2010ean EAEn, edo 23.824,8koa Nafarroan gogoratu behako litzake agian (dagoen azken datua). Edo eta gutxieneko batez-besteko soldata 8.979,6 eurotakoa izan zela 2011n.

Enpresako kontseilu bakoitzeko batez-besteko ordainketa (enpresa horietan Kontseiluak irabazitako guztia), 2,9 milioi eurotakoa izan zen 2011n, 2010ean baino %1,5 gehiago. Enpresen %25,5ean igoerak %10aren gainetik egon ziren, eta enpresen %14,5ean, %20aren gainetik.

Kontseilu horietan ezarritako soldatek “egitura ezberdinak jarraitzen dituztela, eta kasu batzuetan, oso zaila suertatzen dela ordaingarriak diren kontzeptu guztiengatik kontseilari batek sorturiko ordainsari guztiak ezagutzea“ ere adierazten du txosten horrek. Izan ere, “datuak (soldatei buruzkoak) kapituluetan banatzen dira ordaingarriak diren kontzeptuen arabera, eta kontseilari bakoitzak kontzeptu bakoitzagatik jasotzen duena adierazten dute, baina kasu askotan ez dute kontzeptu guztien batura erakusten. Gainera, kontseilari gisa buruturiko funtzioengatik banakako ordainsari osoaren laburpen bat banatzen duten elkarteak daude, baina hauek ez dute exekutibo gisa buruturiko funtzioengatik jasotako soldata eta ordainsari aldakorrik sartzen”. Gainera, “kasu batzuetan, ez dela filialen administrazio organoen kide izatearren kontseilariek jasotako ordainsarien informaziorik ematen” ere ondorioztatzen du txostenak. Gardentasun eta austeritatearen adibide ona.