Hemen zaude: Hasiera Artikuluak IBEXeko enpresek irabaziak bikoiztu dituzte krisialdi garaian

IBEXeko enpresek irabaziak bikoiztu dituzte krisialdi garaian

2013/09/16
Egungo krisi ekonomiko garaian administrazio ezberdinak burutzen ari diren murrizketa eta etengabeko erreformak ondorio larriak izaten ari dira lan eta sozial arloan: langabezi tasa %17,3ra heldu da, langabeen %45,3ak ez du inolako langabezi saririk jasotzen, soldata, pentsio eta prestazioen eros ahalmena jaisten ari da etengabe, beldurra eta txantajea nabarmenak dira lan munduan, egunero ari dira desjabetzeak ematen, eta abar luze bat.

Azterketa Bulegoko 24. buletinetik hartua

Baina batzuei ez doakie hain gaizki; izan ere, Ibex 35-eko enpresek 14.300 milioi eurotako irabaziak lortu dituzte urtearen lehen erdian, 2012ko lehen seihilekoan   baino  un   %103,5  gehiago.  Irabazi hauek oso kontzentraturik daude, 10.000 miloi 5 elkarterenak baitira. Hau da, Ibex-eko 35 enpresek lorturiko   irabazien   %70a  5  erakundetan kontzentratzen da  (BBVA, Santander, Telefónica, Iberdrola  eta  Endesa,  irabazien   arabera ordenatuak). Irabazirik handienak, beraz, finantza erakunde bik daramatzate.

Krisialdiak,   beti   bezala,  irabazle   eta   galtzaileak ditu. Finantza erakundeek eraman gaituzte egoera honetara, diru publikoa jaso dute beraien akatsak estaltzeko, eta izugarrizko mozkinak izaten ari dira berriro   ere,  guztia,  klase   politikoaren oniritziarekin.  Bien   bitartean,  biztanleriak murrizketa eta erreformak pairatzen jarraitzen du, hamarkadetako   borrokari   esker   lorturiko   lan eskubide eta eskubide sozialak gero eta urriagoak direla   ikusten   duten   bitartean.  ¿Norentzat gobernatzen dute?