Huyck.Wangner: Multinazionalaren erabaki hotzaren ondorio beroak langileen barren barrenetik azalduak

2013/05/24
Perot ez itxi.jpg
Huyck.Wangner mutinazionalak urtarrilaren 25ean Zizurkilgo Perot itxi eta bertan lan egiten duten 75 langile kaleratzea erabaki zuen. Ordutik langileak greba mugagabean daude. Apirilean Alemaniara bidaia egin zuten horietako 22k beren egoera multinazionalaren Europako egoitza nagusian salatzeko. Lau hilabete dagoeneko greba mugagabean, langileek bideo batean beren barrenak zabaldu dituzte sentimenduak puri-purian azalduz. Musikak, irudiek, barreek eta malkoek bat egiten dute bideo barnean eta kanpoan gaudenen artean. m30greba-k bat egiten du langile hauenarekin bezala, beste hainbaten borrokarekin. Perot ez itxi, langileek ez etsi!