Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Huyck Wangner-eko langileekin Alemaniara

Huyck Wangner-eko langileekin Alemaniara

2013/04/16
Fundazioa Huyck Wangner-eko langileekin batera joango da Alemaniara multinazionalak Europan duen egoitza nagusian beren egoeraren berri zuzenean ematera. Zizurkilgo lantegiko 81 langileak greba mugagabean dira urtarrilaren 28tik. Web honetan bertan saiatuko gara bidaian zehar langileen bizipenak zuenganatzen, beren borrokaren berri Euskal Herrian ere zabaltzako asmoz.

Twitterren txiokatu honoko esaldia eta zabaltzen lagundu: "Seit Januar . Die Arbeitnehmer-innen im Baskenland kämpfen für ihre Jobs. nicht schliessen!

Hasteko, langileek bizi duten egoera azaltzeko gutuna prestatu dute alemaniarrentzat. Zatika joango gara gutunaren berri ematen:

I. HUYCK WANGNER SPAIN lantokiari buruzko datuak:

HUYCK WANGNER SPAIN lantokiko langileen partetik gatoz, eta lantegi honen egoera larriaz, eta enpresa taldeak gurekin eduki duen jokabideaz berri ematera etorri gara.

Lantegi hau Euskal Herrian dago kokatuta, Zizurkil izena duen herri txiki batean hain zuzen, eta 80 langile ditu momentu honetan, eta taldeko beste hainbat lantokitan bezala, paper fabrikentzako tela transformatzaileak egiten dira bertan.

Enpresa hau duela ia 100 urte sortu zen Tolosan. Egun Zizurkilgo enpresa multinazional erraldoi estatubatuar baten esku dago

Enpresa hau duela ia 100 urte sortu zen Tolosa izeneko hirian, inguruko paper-fabriken elkartearen ekimenez, eta belaunaldi guzti hauetan, eskualdeko familia askoren bizimodua izan da. Izan ere, familia batzuetan belaunaldi batek baino gehiagok egin du eta egiten du lan momentu honetan (kasu batzuetan familia berdineko lau belaunaldik egin dute lan).

Aurreko mendeko 70. hamarkada bukaera eta 80. hamarkada hasieran, WANGNER talde alemaniarrak erosi zuen enpresa, eta Tolosatik Zizurkilera aldatu zen.

Mende honen hasieran, berriz, HUYCK austriarra eta WANGNER alemaniarraren elkartu egin ziren, eta taldea XERIUM multinazional estatubatuarrak irentsi egin zuen. Beraz, egun, Zizurkilgo enpresa multinazional erraldoi estatubatuar baten esku dago.

Europan, multinazional honek beste hiru lantegi ditu, Italia, Austria eta Alemanian banatuta, eta hauetako azkena, alemaniarra, Europako nagusiena da.

XERIUM taldea egoera ekonomiko zailak igarotzen ari da 2010. urtetik hona, baina Zizurkilgo lantegiak, krisia-krisi, etekin onak eman ditu urte guzti hauetan.