Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Hurrengoa zeu izan zaitezke

Hurrengoa zeu izan zaitezke

2013/02/19
Duela gutxi arte, pobrezia besteen afera zela uste ahal genuen. Nafarroan, hain zuzen ere, gizarte-bazterkeria norberaren arazoei lotuta baitzegoen, menpekotasun latzezko giza jarduerekin, gutxiengo etnikoekin... Hau da, pobrezia biztanleriaren ehuneko txiki baten egoera izatetik askoren egoera izatera pasatu da.

Garaia aldizkariko 2. aleko editoriala

Inork gutxik antzeman zezakeen haien esku ez dauden arrazoiengatik hainbat jende eroriko zenik pobreziara. Gaur, 2013ren hasieran, denok badakigu lehen inoiz langabezian egon ez zirenek orain urteak daramatzatela lanik egin gabe, langabezia prestazioak agorturik, haien seme-alabak eskolako jantokitik atera behar izan dituztela edota amona zahar-etxetik...

Azken finean, atsekabez eta ezein akatsik egin gabe, pobrezia larrirako malda beherako bidea hasi dute. Besteei erretserbatuta zirudien pobrezia, haien baldarkeriagatik bazterkeriara kondenatu zeudenena eta abar.

Izan ere, pobreziak estigma bat izaten jarraitzen du, gure arazo ekonomikoak ezkutatzen ditugu gure erruagatik balira bezala. Gizarte honetan krisia gainditzeko lehiakortasunaren alde agertzen dira sindikatu asko, pobrezia arazo pertsonal gisatzat hartzen da eta ez arazo kolektibotzat.

Ikuskera indibidualista honen kontra, Begoña Pérez Eransus unibertsitateko irakaskeak, ordezkaezinak diren osasungintzako zerbitzu publiko eta solidarioen balioa defendatzen du, hezkuntza eta pentsioak, gizarte baten berdintasunaren alde egiten dutelako eta hauek gabe gizartearen jostura erremediorik gabe desegingo zelako. Eta jostura ahuleneetatik desegingo da, bitan kondenaturik dauden maila baxueneetatik, haien laneetan gutxi kobratzen dutelako, denbora laburrez egoten direlako lanean eta honengatik subsidio oso txikiak eta ia ezinezko etorkizunezko pentsioak dituztelako. Hau da, sistema maltzur honen biktimak dira, dirulaguntza publikoak gehien kotizatu duteneei ematen zaizkiolako gehien behar dutenei eman ordez. Beste modu batean esanda, ez dago giza justiaziako erizpide bat, merkantilismoaren iraunkortasunean oinarritutakoa baizik ez dago.

Zertan datza elkartasuna? Manu Robles-Arangiz fundazioak, GARAIAren bigarren ale hau argitaratu du pobrezia larriari buruzko hausnarketa egitea bultzatzeko: Nafarroako gizartea larrialdi egoera batean dago eta ezin dugu gehiago itxoin. Osasungintzaren eta hezkuntzaren pribatizazio eta prekarizazioak erantzuleak ditu -boterean daude eta denok ezagutzen ditugu- eta politika mota hauen kalteak luzera pairatuko ditugu.