Hitzaldia: Energia eredu iraunkor baterantz

2014/05/27
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, jardunaldia antolatu dugu Gasteizen "Energia eredu iraunkor baterantz" izenburupean. Bertan, Gorka Buenok gurekin aurki argitaratuko duen liburua aurkeztuko du (Euskal Herrirako energia eredu iraunkor baterantz), Farcking EZ! plataformak daraman sinadura bilketaren berri emango du, Bizi!-k Alternatibaz hitz egingo du eta ELAk enplegu berdeen kanpaina abian jarriko du. Gonbidatua zaude.