Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Bertan da Donostiako Alternatiba!

Bertan da Donostiako Alternatiba!

2015/06/01
Ekainaren 5ean Bizi!-k antolatutako Alternatiba Itzulia abiatuko da Baionatik, Alternatiba herrixkak zeharkatuko dituen 5.000 km-ko bizikleta martxa klimaren alde. Itzuliaren lehen etapa Donostiara iritsiko da, eta bertan harrera beroa egingo diogu gure bizikletekin eta ekainaren 6an Antiguan ospatuko dugun Alternatiben herrixkarekin. Ekainaren 5 eta 6ko klimaren aldeko ekimen honen zehaztasunak hemen dituzu. Alda dezagun sistema, ez klima!

Alternatiba Itzulia Donostia

Ekainak 5, ostirala

18:00 Etorri zure bizikletarekin Saguesera. Alternatibaren sinboloa den lauko bizikletari harrera
18:30-19:30 Bizikleta martxa Antiguara
19:30 Alternatiba Itzuliari harrera bertsolariekin, Itzulia egiten ari diren Bizi!-ko kideen hitzak eta Kalapieren harrera.
21:00 Afaria Bizi!-koekin

Ekainak 6, larunbata

11:00-19:30 Alternatiben herrixka Antiguan (Matia Kalean)

Alternatiben Herrixka Donostia planoa

Alternatiben Herrixka Donostia eskuorria

Bertan da Donostiako Alternatiba!