Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Helburuei eta medioei buruzko etika

Helburuei eta medioei buruzko etika

2013/01/08
Ekintzan zabiltzanean zaila izaten da norberaren kontzientzia indibidualarekin bat datorren erabakia hartzeko luxua izatea eta era berean berau gizakiaren onarekin bat etortzea. Aukera azken honen alde egin behar da. Ekintza masen salbaziora bideratu behar da eta ez indibiduoaren salbazio pertsonalera. Guztiontzako ona bere kontzientzia indibidualagatik sakrifikatzen duenak “salbazio pertsonalaren” ulermen bitxia dauka; pertsonak ez zaizkio beraiengatik kutsatua izateko adina inporta.

Saul Alinsky, aktibista eta pentsalari estatubatuarra (1909-1972)
Tratado para radicales. Ed. Traficantes de sueños, 2012 (texto de 1971)

Helburuen eta medioen etikari buruzko tesi eta idatziak pilatzen dituzten pertsonek, oso gutxitan idazten dute bizitzako borrokan izan dituzten esperientziei buruz. Beraientzat arrotzak dira berehalako erabakiak hartu behar izateak dakartzan etengabeko presioa, arazo operazionalak eta ardurak. Sutsuki konprometiturik daude pasioak susmopean jartzen dituen objetibotasun mistiko batekin. Errealitatetik kanpo dagoen egoera batetik abiatzen dira, suposatuz pertsonek modu hotzean eta arrazoi hutsez helburuak eta medioak aztertzen dituztela, lurrean nabigazio karta aztertzen arituko balira bezala. Honoko esaldiak esatean ezagutuko ditugu: “Helburuekin bat gatoz baina ez medioekin”, edo: “Hau ez da une egokia”. Helburuen eta medioen moralistek beti amaitzen dute beren helburuak lortuz medioak erabili behar izan gabe.

Pobreek aberatsen kontra erabiltzen dituzten medioetaz etengabe kezkaktuta, hobe lukete galdetzea politikoki non kokatzen diren. Beraiei buruz ari zen Jaques Maritain esa zuenean: “Historian buru belarri sartuz eskuak zikintzeko beldurra ez da bertute bat, ihes egitea baizik”. Ekintza ezaren gizon hauek dira nazien kontra borrokatu zitekeen modu bakarrean ez borrokatzea erabaki zutenak. Errezelak itxi zituzten, judutarrak eta preso politikoak kalean arrastaka eramaten zituztenean, ikuskizun lotsagarria ez ikusteko. Intimitatean hori guztia gaitzetsi arren ezer egin ez zuten berak dira. Hona moraltasun ezaren gailurra. Medioetan ezmoralena mediorik ez erabiltzea da. [...]

Jarraian helburuen eta medioen etikaren inguruko zenbait arau aurkeztuko ditut:

1. araua: Helburu eta medioen etikari buruzko kezka, gaiarekiko interes pertsonalen alderantzizko proportzioan doa.

2. araua: Medioen moraltasuna epaitzeko modua epaituen posizio politikoaren araberakoa da.

3. araua: Gerran helburuak ia edozein medio justifikatzen du.

4. araua: Helburu eta medioen etika ekintza garatzen den testuinguruaren barnean epaitu behar da, eta ez beste edozein ikuspegi kronologikotik.

5. araua: Moralarekiko kezka medio eskuragarrien arabera handitzen da eta alderantziz.

6. araua: Lortu nahi den helburuak zenbat eta garrantzi gutxiago izan, orduan eta aukera handiagoa medioen moraltasuna ebaluatzeko.

7. araua: Arrakasta edo porrota moralaren determinatzaile boteretsuak dira.

8. araua: Medioen moraltasuna aldatu egiten da porrot argiko garaia izan ala garaipen segurtatuko garaia izan.

9. araua: Edozein medio efikaz berehala jotzen du ez moraltzat oposizioak.

10. araua: Ahal duzuna egin behar duzu daukazunarekin, eta guztia moraltasun halo batekin bildu.

11. araua: Helburuak modu orokorrean idatzi behar dira (askatasuna, berdintasuna, anaitasuna).

Helburuei eta medioei buruzko etika