Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Haurdunaldi arriskuak eta mutualitateak

Haurdunaldi arriskuak eta mutualitateak

2013/12/16
Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiak, Donostiako Auzitegi Sozialak esandakoa baieztatu du. Berton, osasun erresidentzi bateko langile bati haurdunaldian lan arriskuak izateagatik prestazioa jasotzeko eskubidea eskatu zuen momentutik aitortu diote, eta ez mutualitateak esan bezala 30. astetik aurrera.

Lan Osasuneko uletina 14

Lan Osasuneko 14. buletinetik hartua (irakurri osoa hemen)

Arriskua haurdunaldian zehar dokumentua irakurri

Epai honek merezi duen analisi juridikotik haratago, baieztatu egiten du bai Auzitegi  Nagusiak   bai   Donostiko   Auzitegi   Sozialak,   prebentzio  zerbitzuak   eginiko   arriskuen  ebaluaketari eman dioten garrantzia, kasu honetan bere lanpostuan zeuden arrisku guzti- guztiak aipatzen zituelako.

Aspaldidanik ari gara salatzen, mutualitateek haurdun dauden langileei ez  dutela arriskurik esaten dietela, edota arriskua txikia dela, eskubidea ezeztatu nahirik; honela prestazioa  ahalik eta beranduen jasoko dute. Kasuren batean, areago, haurdun dagoen emakumeari  esan diote  osasun sistema publikora joateko,  baja gertakari  arrunt bezala eskatzeko,  horrela “papeleo” guztiaz libratzen baita.

Aspaldidanik ari gara salatzen, mutualitateek haurdun dauden langileei ez  dutela arriskurik esaten dietela, edota arriskua txikia dela, eskubidea ezeztatu nahirik

Sektore   gehienetan,  batez   ere   osasungintzan  eta   erresidentzietan,   mutualitate  gehienek   zenbait   arrisku   mota  besterik   ez   dute  egiaztatzen   dituzte,   adibidez   fisikoak  arriskuak,   pisuak   eskuz   hartzerakoan   sortzen   diren   arriskuak,   erradiazio   arriskuak...  Honetarako   prestazioaren   hasiera  data   kalkulatzeko   SEGO   edo   INSS   zerrendetan  azaltzen direnak hartzen dituzte. Baina ez dituzte kontutan  hartzen  zenbait lan motak  dakarten arriskua; adibidez, arrisku biologikoak kanpoan uzten dituzte, eta  aipatutako bi  sektore hauetan arrisku maila altua dute egiten dituzten lanengatik:  bizi-konstanteak jaso,  operazio aurreko  eta osteko zainketa lanak, jaioberrien eta gaixoen zaintzak... agente  kutsakorren  arriskuak   ugariak   izateak  egiten   du   kolektibo   hau   berezia;   horregatik,  arriskuen ebaluaketan arrisku biologikoak aintzat hartu behar dira.

Haurdunaldia arriskuaGarrantzitsua da azpimarratzea arriskuen ebaluaketa modu parte hartzaile batean  egin behar dela.  Ebaluaketa honek gutxienez prebentzio legeak jasotzen dituen arrisku  guztiak kontutan  hartu behar ditu,  hots,  agente kimikoak, agente fisiko eta biologikoak,  faktore ergonomikoak eta psikosoziologiakoak. Dudarik balego, langileontzako prebentzio  neurri onuragarrienak jaso beharko dira, haurdun dagoen langileari  edo umekiari babes  egokiena eskainiz, bere lanpostua eraldatuz edo lanpostu berri bat emanez. Epaitegietan  gure eskubideak bermatzeko ere funtsezkoa da.

Kasu   konkretu   honetan,   Universal   mutualitatea  zigortu   egin   dute  langileari  prestazioa eskatu zuen egunetik ordaintzera, nahiz eta langileak soldata ere jaso  zuen  lanean jarraitzeagatik.