Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Gizon-emakumeen arteko ezberdintasunak seme-alabak izatean handitzen dira

Gizon-emakumeen arteko ezberdintasunak seme-alabak izatean handitzen dira

2016/05/02
Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak oso sakonak dira oraindik ere 28 estatuek osotzen duten Europar Batasunean. Diskriminazioa alor ugaritan ematen da, baita lan munduan ere.Horren adibide dira genero arteko soldaten tartea eta lan partzialean dabiltzanen ehunekoa.

48 buletinaELAren Azterketa Bulegoko 48. buletinean argitaratua

Soldaten ikuspuntutik, genero arteko tartea %16 da Europan batez bestean, 2014ko azken datuaren arabera. Hau da: gizon baten diru-sarrera euro batekoa izanik, emakume batena 84 zentimokoa da. Estatu askotan (Alemania, Austria, Txekia, Estonia eta Eslovakian) ezberdintasun hori %20tik gora dago, eta kasu gutxi batzuetan %5etik behera (soilik Malta eta Eslovenian). Estatu espainiarrean ezberdintasun hori %19 da eta Estatu frantziarrean %15.

Partzialitateari dagokionez, ukatu ezina da emakumeek pairatzen dutela batez ere prekarietate mota hau etxean eta zaintzan egiten duten lan erraldoiaren eraginez. 2015eko azken hiruhilekoan partzialitate tasa %19,5 zen Europar Batasunean, gizonena %8,8 eta emakumeena %32 izanda.

Baina partzialitate tasa horrek asko egiten du gora emakumeen kasuan seme-alaba kopurua handitzen den heinean, gizonekin gertatzen denaren kontra

Baina partzialitate tasa horrek asko egiten du gora emakumeen kasuan seme-alaba kopurua handitzen den heinean, gizonekin gertatzen denaren kontra. Grafikoak erakusten duen bezalaxe  (25 eta 49 urte arteko pertsonak aintzat harturik),ondorengorik gabe gizon eta emakumeen  arteko ezberdintasuna partzialitate tasan %11,8 da; seme-alaba batekin, tartea %26,2raigotzen da; 2 seme-alabarekin, %34,4ra; eta 3 edo gehiagorekin %38,1era hazten da tartea.

Desberdintasun taula

Neurririk hartu ezean, ezberdintasun honek bere horretan jarraituko du denbora luzez. Horregatik eta Europako biztanleriaren zahartze prozesuagatik,inoiz baino beharrezkoagoa da berdintasuna eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzea.