Gipuzkoako erresidentziak: Borrokan, garbi jokatuz, garaipena lortu arte

2013/05/29
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak greba mugagabean daude maiatzaren 13tik. ELAk beste sindikatuen babesik gabe deitutako greba honetan, grebalariek kanpaldia egiten dute Donostiako Bulebarrean. Goizero eraikitzen dute akanpada eta arratsero jaso. Bideo honetan nola jasotzen duten erakusten da. Bihar bat egingo dugu beren eta beste hainbaten borrokarekin. #m30greba