Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Gipuzkoako erraustegi berriaren inguruko datu berriak

Gipuzkoako erraustegi berriaren inguruko datu berriak

2016/01/18
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu berri du Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko azpiegituren txostena. Bertan 2020tik 2045era hondakinek izango duten bilakaera aztertu da, baita bilakaera ekonomikoa eta demografikoa ere. Datu hauek oinarri hartuta, erraustegi berrian hurrengo 30 urteetan urtero 163.400 tona hondakin erreko direla kalkulatu da.

32 ingurumen buletina32. Ingurumen buletinetik hartua

Eman   diren   datuen   artean   sortuko den errefusarena dago (birziklatu ezin den zatia). 2014tik 2030era errefus kantitateak 20.000   tona   egingo   du   behera.   2030ean birziklapen tasa %60koa balitz 156.719 tona errefus sortuko lirateke, eta %70koa balitz 140.325   tona   errefus   izango   lirateke sortutakoak.   Aurreikuspenaren   arabera ordea   2030etik   2045era   gora   egingo   du errefus  kantitateak,  baina  %60   birziklatuta 173.929   tona  errefus  sortuko   lirateke,  eta %70   birziklatuta   155.171   tona   errefus. 2008an   egin   ziren   aurreikuspenekin alderatuz, errefus kantitateak behera egingo du. Orduan 2045ean 206.517 tona errefus sortuko   zirela   aurreikusi   zen,   oraingo aurreikuspenak baino 43.000 tona gehiago.

Gehienez   80.000   tona erretzeko   ahalmena   lukeen   erraustegi   bat nahikoa   izango   litzatekeela   ondorioztatzen du

Azterketa   honen   arabera,   %23,5 murriztuko da errauste plantara joango den errefus kantitatea eta horregatik eraikiko den erraustegi berriak %30 gutxiagoko ahalmena izango du. Ingurumen diputatuaren arabera, bi   labe   izango   ditu   erraustegi   berriak, bakoitza   100.000   tona   errefus   erretzeko gaitasunarekin.   Beraz   egin   nahi   den erraustegiak   200.000   tona   erretzeko ahalmena   izango   du,   aurreikusten   errefus kantitatea   baino   handiagoa.   2008an aurreikusi   zen   erraustegia   260.000 tonarentzat zen.

Aldundiak   kontatu   ez   duena   da   IBH ingenieritza-aholukaritzak,   erraustegia egiteko   ardura   zuenak,   aurreko   agintaldian prognosi   bat   egin   zuela   hondakinen sorreraren   eboluzioarekin.   Txosten   horren arabera,   2020an   360.000   tona   hondakin sortuko   dira   Gipuzkoan.   Hauetatik   %80 birziklatuko   balitz,   288.000   tona,   errefusa 80.000-120.000 tona inguru izango litzateke. TMB   plantak   eraikiz   gehienez   80.000   tona erretzeko   ahalmena   lukeen   erraustegi   bat nahikoa   izango   litzatekeela   ondorioztatzen du.

Errausketarik EZTxosten honetan agertzen den beste datu interesgarri bat: Gipuzkoako Hondakin Planak   500.000   tona   hondakin   sortzea aurreikusten   zuen   2010erako,   eta   406.000 tona   sortu   ziren.   Aurreikuspenak   egiten dituztenak ez dituzte ongi egiten, edo puztu egiten dira erraustegia eraikitzeko argudioak izateko.

Txosten   hau   ez   da   publiko   egin, kasualitatez topatu da. Zubietako proiektuko arduraduna   izan   zen   batek   ordenagailu batetik   70.000   dokumentu   ezabatu   omen zituen   eta   berreskuratu   ahal   izan   direnen artean   zegoen   IBHren   prognosi   hau.   Bi txostenen   artean   ezberdintasun   handiak agertzen   dira,   baina   noski,   Aldundiak erraustegia   eraikitzeko   eta   ahalik   eta handiena egiteko argudioak behar dituenez bere neurrira egindakoa aurkeztu du.

Gipuzkoako erraustegi berriaren inguruko datu berriak