Hemen zaude: Hasiera Artikuluak "Genero-desberdintasuna eta indarkeria sexista" argitaratu dugu

"Genero-desberdintasuna eta indarkeria sexista" argitaratu dugu

2012/01/31
Norma Vázquez psikologo eta psikoterapeuta feministak indarkeria sexistaren inguruko artikulu hau idatzi du sindikalistekin partekatzeko: "indarrak biltzea ezinbestekoa dela sinetsita, guztion artean gizarte bidezkoagoa eraikiko badugu"

Hainbat ideia bildu ditut artikulu hau idazteko, ez dira ideia berriak ezta denak nireak ere, baina biltzen eta antolatzen ahalegindu naiz irakurle biziki interesgarriekin eztabaidatzeko; sindikalistekin, hain zuzen. Desoreka eta desberdintasunez beteriko sistema baten kontra borrokatu eta mugitu izan dira betidanik sindikalistak, hala emakumeak nola gizonak; erresistentziaren aurpegia izan dira historikoki, eta haien aldarrikapenak eta lorpenak guztiontzako lorpen eta onura izan dira azkenerako.
Sindikalistek beti jakin dute klase-borrokaren lengoaia hitz egiten eta argi izan dute zer aldetan dauden eta noren alde egin behar duten. Nik beste borroka batetik idazten dut, beste esperientzia batzuk oinarrian ditudala, eta indarrak biltzea ezinbestekoa dela sinetsita, guztion artean gizarte bidezkoagoa eraikiko badugu.
Emakumeak gogor ari dira borrokatzen gizonen bizi-baldintza eta aukera berak lortzeko eta, bereziki, indarkeria modu bat desagerrarazteko, gizonezkoen kolektiboari historikoki eman zaion botere sozial bidegabeak sorturiko indarkeria, hain zuzen, eta borroka horretatik eratorria da artikulu hau hezurmamitzen duen lengoaia.

"Genero-desberdintasuna eta indarkeria sexista" argitaratu dugu