Hemen zaude: Hasiera Artikuluak "Azterketak" 18 argitaratuta: Gastu publikoa izoztu egin da Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren 2010erako aurrekontuan

"Azterketak" 18 argitaratuta: Gastu publikoa izoztu egin da Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren 2010erako aurrekontuan

2009/12/11
Hezkuntzan, etxebizitzan, osasunean, gizarte-zerbitzuetan eta Hego Euskal Herriko instituzioen eskumen diren beste esparru batzuetan Europako inguruneko herrialdeen aldean ditugun defizit sozial handiek berdin jarraituko dute, edo areagotu egingo dira.

Horrexegatik aipatzen dira hain maiz azkenaldian zerga-bilketaren beherakada bizia eta beherakada horrek gastu publikoan izango dituen ondorioak. Hala eta guztiz ere, aldi berean, HEHko gobernuek dirutza handiak uzten dituzte bildu barik, jarraian ikusiko dugunez, gastu fiskalen zioz. Desgrabazio horietako askoren aurrerakoitasuna oso zalantzazkoa da, baina, duda barik, eta oraingo egoera ekonomikoan are larriagoa dena, benaz mugatzen dute gobernuen gastu-almena. Hortaz, 2010erako aurrekontu-proiektuek jarraitutasunezko joera argia ezartzen dute aurreko ekitaldietan onartutako aurrekontuei buruz, une honetako egoera ekonomiko ahula guztiz ahazturik, antza. Argi dago, beraz, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, gizarte-premiak ez estaltzeaz gain, ez direla jokatzen ari oraingo krisiak agintzen duen moduan.

Azterketak 18 irakurri    Aurreko azterketak