Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Gai Monografikoen 31 eta 32 zenbakiak publikatu ditu Fundazioak

Gai Monografikoen 31 eta 32 zenbakiak publikatu ditu Fundazioak

2008/01/22
"Kapitalismoa erotu al da? Krisiaren dimentsioak, arduradunak eta biktimak. Gosea eta elikagaien garestitzea, higiezinen auzia, energiaren arazoa, gobernuen neurriak, eraso patronala" GM 31 eta "Merkatarien europa honetan, sindikalgintza kinka larrian. Laval kasutik lehiaren euskal auzitegira, errepresioa tarteko" GM 32 izenburua dituzten lanak argitaratu ditu Fundazioak

Gai Monografikoak bildumaren barruan Manu Robles-Arangiz Fundazioak bi zenbaki argitaratu berri ditu. 31. aleak gaur egungo krisi ekonomikoaren inguruko gakoak azaltzen dizkigu eta 32.ak Merkatu eta kapitalaren defentsa aitzakitzat harturik  sindikalgintza jasaten ari den erasoak azaltzen ditu. Bi aleak PDF formatoan eskuragarri daude web orri honetan. Paperezko bertsioa Fundaziora deituz eska daiteke doan.

 

 

Gai Monografikoen 31 eta 32 zenbakiak publikatu ditu Fundazioak