Gai Monografikoak 58: Ekonomiaren digitalizazioa eta robotizazioa

2019/11/27
Teknologia berrikuntzak ez dira egin langileen hobebeharrez. Digitalizazioa eta 5G teknologiak enpresa kapitalistek garatu dituzte, eta argi dago hauen asmoa ez dela gizarte sozialista eraikitzea edo langile xumeon bizi-baldintzak hobetzea. Imajinatzen duzue egun dagoen potentzial teknologiko guztia astean 20 ordu lan eginez gizarte guztia ondo bizitzeko erabiliko balitz? Teknologia diru-gose asegaitza duten enpresen esku utziz gero ez da horrela izango. Hauen eskutan teknologia berriak ez datoz gu askatzera, guri zukua ateratzera baizik. Teknologia horien erabiltzaile moduan gure kontura dirua irabazi nahi dute, eta langile moduan molde berriekin esplotatu nahi gaituzte