Hemen zaude: Hasiera Artikuluak Fundazioak EHLGren aldeko konzentrazioan parte hartzeko deia luzatu du

Fundazioak EHLGren aldeko konzentrazioan parte hartzeko deia luzatu du

2009/01/28
Elkarretaratzea Baionan egingo da, ostegunean urtarrilaren 29an, Justizi Jauregiaren aurrean

Urtarrilaren 29an ezinbesteko hitzordua dugu Baionan. Euskal
Herriko Laborantza Ganbara eta bere Lehendakaria den Mixel Berhokoirigoin
epaituko dute Baionan. Frantziako Ganbara ofizialaren izena erabiltzea
eta berea beharko lukeen jarduera ordezkatzea omen dira
ustezko delituak. Haatik, Mixelentzat urte beteko kartzela zigorra eta
15.000 eurotako isunaren eskaera bideratu du bertako fiskaltzak.
Zalantza izpirik gabe, erakargarria bezain estrategikoa den proiektu
honen biziraupena epaitzen da.
Beste eragile askorekin bateginik, Manu Robles-Arangiz eta ELAko militante ugari izanen gara Baionan. Gure elkartasuna eta atxikimendua gertutik adierazteko batetik, eta gurea bezala sentitzen dugun proiektua indartzeko bestetik.
Bertako laborariek eta gizarteak libreki erabakirik antolatu duten ganbara
ez dezala frantzes estatuak zapuztu.
 
Gonbidatzen zaituztegu bada, Baionan 13.30etatik aitzin Justizia Jauregiaren aurrean egotera EHLGri eta Mixel Berhokoirigoini elkartasuna erakusteko.

 

Informazio gehiago eta dirulaguntza emateko: http://www.mrafundazioa-alda.org/article-27020983.html

Fundazioak EHLGren aldeko konzentrazioan parte hartzeko deia luzatu du